Korrikak atera dituen kanten artean, bi aukeratu ditut, nire ustez politenak (GERO BAT GAURDANIK eta BIZI GANORAZ, eta beraien letra jartzen dut hemen. Ea esaten duena praktikan jartzen dugun.
GERO BAT GAURDANIK (Igor Elortzaren letra polita, Korrika 13rako kanta, Ruper Ordorika eta Mikel Laboak oso era ederrean abestua):
Err
Irr, orr, urr
Arr, harri
Err, herri
Irr, irri
Harri herri, irri urri
Ga
Ge
Gi, go, gu
Ga, gara
Ge, gero
Gu, gure
Gu gara gure gero
Geu gara harri
Geu urre gorri
Geu gure orri
Gure urri, gure irri
Harriz harri gora
Gure gerogura
Irriz gara
Gero, gu herri gara
Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
Ar
Er
Ir, or, ur
Ar, ari
Er, eri
Ir, hiri
Hara herri hori hiri!
Gar
Ger
Gir, gor, gur
Gar gorri
Gorgarri
Gure herri
Geroaren egarri
Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
Ez dok hamairu!
Ez da malefiziorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
Badok hamairu!
Bada egitekorik!
Herri bat
Herri bat osorik
Gero bat
Gero bat gaurdanik
BIZI GANORAZ (Edorta Jimenezen letra, Kepa Junkerak konposatutako kanta)
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Ez egin galde gu zenbat lagun ote;
batekin asko izan gaitezke.
Itsasoan ura ta harea;
euskara ere gurea;
denona da kaleko hondartza;
gerorantza, goazen korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz. (bis)
Denon arnasaz (e)ta hire izerdiaz
eginak kasik bide erdia.
Basoetan pinu ta pagoa;
euskara da geroa;
haster bedi karrikako oihana
euskalduna, goazen korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz. (bis)
Eskuz-esku eta azkar pausoa
egin dezagun bide osoa.
Haizez doaz kantu ta oihuak;
jaso denok eskuak.
Gure sua euskararen garra
helmugara, goazen korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
No comments:
Post a Comment