Batzutan triste, bestetan alai... horixe gizakiaren destinua. Ni azken aldian gustora nago, pozik eta alai, nire ingurukoak ere horrela egotea nahiko nuke, nik asko estimatu eta maite ditudanak. Aurreko asteazkeneko afaria apoteosikoa izan zen, oso ona, bikaina, afari ederra eta afal ondorena ere bai. Ea laster besterik egiten dugun. Kanta eder bat jarriko dut hemen, azalpenik ez du behar.
Maiatzaren 18a da gaurkoa, eta eguraldi makurra etorri zaigu. Euria, lainoa, hotza eta elurra mendian. Gaur batek esan du Igaratzan 15-20 zmko elurra badagoela, eta egun guztian euria da nagusi, bota eta bota, ez du geratu ere egiten. Errekak gainezka datoz, eta inguruko arbola, belardi eta lursailak bor-bor daude, indartsu erabat.
Aurtengoan eguraldi aldetik, hezetasuna eta euria da nagusi, elurra ere bai mendian, Pirineoak zuri daude aspalditik eta zuri jarraituko dute denbora luzez, eta eguzkiaren gose gauden arren, badakizue ni oso euri zalea naizela, gaur bertan ere beste batzuekin komentatzen aritu gara, eta esan diet nei asko gustatzen zaidala euria eta euri egunak, jendea umore txarrez jartzen den moduan, ni ondo moldatzen naiz euriarekin, kanpora joaterik ez dago, baina etxe barruan lasai egoten ere asmatzen dut, gustora egoten naiz, telebista ikusi, irakurri, blogean idatzi...horrelako gauzak egiten ditut. Eta orain ere hortxe nabil, ea zerbait interesgarria ateratzen zaigun.
Musikari buruz idatziko dut jarraian. Kanta bat aukeratu eta hemen jarriko dizuet, berari buruzko historio txiki batekin.
"Stand by me" da kanta, Ben E. King, Jerry Leiber eta Mike Stoller-ek konposatutako kanta eder bat da, 1961. urtean. Gospel abesti batean oinarritutako kanta bat da ("Lord stand by me" kanta hain zuzen, 1955. urtekoa, salmoetatik hartutako kanta). Bertsio asko izan dituen arren (tartean John Lennon, Bon Jovi, Led Zeppelin, U2, Ottis Redding, Marvin Gaye eta Willy De Ville, besteak beste), guztira lauheundik gora, inork ez du lortu jatorrizko bertsioaren arrakastarik, zeinak EEBB-tako arrakasta zerrendan lehenengo zenbakia lortu zuen. Ben E. King (Benjamin Earl Nelson) 1938. urteko irailaren 28an jaio zen, Hendersonen, Ipar Karolinan jaio zen, nahiz eta umeetan Harlemera joan bizitzera. Bere lehen pausoak musika munduan, 50. hamarkada amaieran izan ziren, The five crowns taldearekin lehenik eta gero The Drifters taldean. 1960. urtean, azken talde hau utzi eta Ben E. King izenarekin, bakarlari lanari ekin zion. Bere kantari ibilbidea oso luzea izan da, hala ere, hasierako diskoarekin eta bertako "Stand by me" kanta ezagunarekin lortu zuen arrakastarik ez du lortu ondoren konposatu edota abestutako kantekin. "Stand by me" kantari dagokionez, kantari berak dioenez, ez omen zuen grabatzeko asmorik, The Drifters taldeak abesteko eskaini zien kanta, hauek ez grabatzean, alde batera geratu zen kanta hau. "Spanish Harlem" diskoaren grabaketan zebiltzala ordea, kanta hau abestu omen zuen pianoaren laguntzaz, diskoaren produktoreari gustatu eta grabatzeko proposatu zuen. Bajoa sartu zuten baita kantaren elementu nagusi eta horrela grabatu zuten. Kantak bi aldiz lortu du EEBB-tan lehenengo postua disko arrakastatsuenen zerrendan, 1961. urtean lehenbizi, albuma publikatu zenean, eta 1986. urtean, "Stand by me" pelikula zoragarria estreinatu ondoren (pelikula honetako soinu bandaren kanta nagusia baitzen). Pelikula hau ere ederra dela esan behar, Rob Reinerrek zuzendutako pelikula gogoangarria, Stephen King idazle estatubatuarraren "The body" liburu autobiografikoan oinarritua. Pelikulan ume talde baten uda bateko historia kontatzen du, laguntasunaren goraipamena egiten den pelikula oso polita delarik). Sari asko irabazitako pelikula polit, lasai eta merezi duena. Hemen doakizue abesti zoragarri hau: "Stand by me", Ben E. King
Eta bertsio arraro bat, U2 eta Bruce Springsteenena:
Bon Joviren bertsioa entzuteko, klikatu hemen (polita da).
When the night has come and the land is darkAnd the moon is the only light we seeNo, I won't be afraid, oh, I won't be afraidJust as long as you stand, stand by me So darling, darling, stand by me, oh, stand by meOh, stand, stand by me, stand by me If the sky that we look upon should tumble and fallOr the mountain should crumble to the seaI won't cry, I won't cry, no, I won't shed a tearJust as long as you stand, stand by me And darling, darling, stand by meDarling, darling, stand by meWhenever you're in troubleWon´t you stand by me, stand by me
Eta letraren itzulpena, gaztelaniaz:
Cuando la noche ha llegado Y la tierra está oscura Y la luna es la única luz que veremos No, yo no tendré miedo No, yo no tendré miedo Mientras tu estés, estés conmigo
Si el cielo que vemos arriba Se derrumbara y cayera O la montaña se desmoronase hacia el mar No, yo no tendré miedo No, yo no tendré miedo Mientras tu estés, estés conmigo, estés conmigo
Atzo, maiatzaren 3an, automobilean etxera nentorrela, irratia jarri nuen eta abeslari bati buruz hizketan ari ziren, 94 urte betetzen zituena atzoko egunez. Pete Seeger da bera. Orain urte batzuk ez nuen bere berri, eta uste dut lehenbizikoz bere izena Benito Lertxundiren kontzertu batean izan nuela, oriotarrak kantatzen duen kanta bat estatubatuarrak egindakoa baita, eta kantaren hasieran azalpentxo bat eman zuen, Pete Seegerren izena aipatuz (kanta "Zergatik utzi kantatzeari" da).
Gerora, Pete Seegerri buruz gehiago jakin dut, egia esan bere informazio bila ez naiz ibili, baina hainbesterainoko eragina izan du Estatu Batuetako (eta baita handik kanpoko) musikagintzan, bere aipamenak non nahi agertzen direla.
1919an New Yorken jaioa, herri musikatik abiatuta, konpromezu politikoan oinarritutako musika egin du. 1960ko hamarralditik aurrera eragin handia izan zuen herri-musika egiten zuten kantariengan. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Where Have All the Flowers gone?, If I Had a Hammer,We Shall Overcome, Kisses Sweeter than Wine eta Turn, Turn, Turn.
1940. urtean hasi zen bere ibilbide musikal oparoarekin (orain dela 70 urte baino gehiago, alajaina), The almanac singers taldean (Woody Guthrierekin batera) eta The Weavers taldean ondoren.
Gizarte gaiekin eta giza eskubideen aldeko konpromezu irmoa eduki duenez, 50. hamarkadan "Gai antiamerikarren komite" ezagunaren (McCarthy senatariak martxan jarri zuena, eta komunista zirenekin eta amerikar pentsamentu kontserbadorea zutenekin oso gogor ibili zen komitea) jazarpen politikoa izan zuen, 12 hilabeteko espetxe zigorra jartzeaz gain, hamazazpi hilabeteko erabateko zentsura ere jasan zuelarik nazioko komunikabide guztietan.
60. hamarkadan bere musika berriro indartua izan zen, adibidez "Guantanamera" kanta ezagunaren bertsioarekin ezaguna egin zelarik Hegoamerikan eta Vietnameko gerraren aurkako jarrera sutsua erakutsi zuen.
1963. urtean arrakasta handia lortu zuen "We shall overcome" diskoarekin, izen bereko kanta oso ezaguna egin delarik, EEBBtako giza eskubideen aldeko mugimenduaren himmo bihurtu delarik.
Sari asko jaso ditu Seegerrek, batez ere azken hogei urtetan, hala nola 1994. urtean Arteetako medalla, 1997. urtean folk ataleko Grammy saria eta baita Cuban 1999an bere ibilbidearen errekonozimentu moduan emandako "Orden Felix Varela" ere.
2009an, Obama EEBBtako presidente izendatu zuten egunean, U2, Springsteen eta beste musikariekin Washingtoneko Lincoln Memorialen jo zuen.
Hemen doakizue kanta, "We shall overcome", Pete Seegerren bertsioa:
Eta hemen Bruce Springsteenena (oso polita eta ezaguna egin dena):
Baita Joan Baezena (honek abestutako bertsioak ere arrakasta handia izan zuen, giza eskubideen aldeko makina bat ekitalditan abestu baitzuen):
Kanta honen jatorriaz ere hitzegin nahi dut. Charles Tindley apaiz metodistak, 1901. urtean Philadelphian konposatutako gospel abesti batean oinarritua dago. 1946. urtean, Hego Carolinako Charleston hirian, American Tobacco Companyko langileak (emakume afroamerikarrak gehienak) protesta kantuak kantatzen zebiltzan, Lucille Simmons izeneko emakumeak abesti honen letra beste abesti geldoago baten erritmoarekin kantatu zuen, Zilphia Horton (Highlander Centers eskolako sortzaileetako baten emazteak) entzun ziolarik, letra ikasi eta Pete Seegerri eman zion hurrengo urtean, honek grabatu eta ezaguterazi zuelarik.
Hemen doakizue letra, inglesez eta gaztelaniaz:
Original
Traducción al español
We shall overcome, we shall overcome,
we shall overcome some day.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
Hemos de vencer, hemos de vencer,
hemos de vencer algún día.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
We’ll walk hand in hand, we’ll walk hand in hand,
we’ll walk hand in hand some day.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
Caminaremos de la mano, caminaremos de la mano,
caminaremos de la mano algún día.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
The whole wide world around, the whole wide world around
Iritsi da bai, udaberria. Urtaro alaia, ederra, polita, berdea, loreduna, usain gozokoa, jostaria, bustia bezain eguzkitsua, lainotua bezain argitsua.
Inguruan natura bor-bor daukagu, neguko lozorrotik askatu nahian, mendietan pagoari atera zaion hosto berriaren kolore berde argi liluragarriak adierazten duen moduan. Oraintxe dago natura puri-purian, neguko elur eta izotzak desagertu dira eta oparotasuna dakusagu aldamenean. Bizipoza eta alaitasuna dauzkagu aldamenean, guk ere bizitzeko gogo eta desio hori hartu eta disfrutatu dezagun!
Kanpora irtetzean, haizearen fereka freskoen laztanak negua joan dela esaten digu, eta inguruan dugunari begira egiteko gonbitea luzatu. Ederra dugu benetan udaberriaren etorrera. Hemen duzue hau ospatzeko kanta ezagun eta eder bat, Vivaldiren "Udaberria" hain zuzen ere:
Eta baita Beatles taldearen "Here comes the sun" bikaina ere, benetan kanta alai eta positiboa:
Hemen letra ingelesez eta beherago gaztelaniaz: Here comes the sun Here comes the sun, and I say It's all right
Little darling, it's been a long cold lonely winter Little darling, it feels like years since it's been here Here comes the sun Here comes the sun, and I say It's all right
Little darling, the smiles returning to the faces Little darling, it seems like years since it's been here Here comes the sun Here comes the sun, and I say It's all right
Sun, sun, sun, here it comes Sun, sun, sun, here it comes Sun, sun, sun, here it comes Sun, sun, sun, here it comes Sun, sun, sun, here it comes
Little darling, I feel that ice is slowly melting Little darling, it seems like years since it's been clear Here comes the sun Here comes the sun, and I say It's all right
Here comes the sun Here comes the sun, and I say It's all right It's all right Ya viene el sol, Ya viene el sol, Y yo digo: está bien.
Pequeña ha sido un largo y frío invierno. Pequeña, parece que hubieran pasado años Desde que estuvo la última vez.
Ya viene el sol, Ya viene el sol, Y yo digo: está bien.
Pequeña, las sonrisas vuelven a los rostros. Pequeña, parece que hubieran pasado años Desde que estuvo la última vez.
Ya viene el sol, Ya viene el sol, Y yo digo: está bien.
Atzoko mendi buelta ederraren ondoren, agujetak ditut hainbat lekutan: ipurdian, hankan...lepoa ere gorrituta daukat (eguzkiak indartsu jo zuen atzo), hanka azpian mina daukat eta burua ere atzoko sasi eta ezpel adarren arramastara batzuekin...
Hau irakurrita, esango dezue, merezi al du joatea mendira, holako leku zelebre eta bakartietan? Eta erantzuna da bai, bai eta bai. Bai horixe. Bai koanto. Bai noski. Bai eta beti bai. Hurrengo egunean gorputza nekatuta egoteak ere badu bere plazer sentsazioa, nekea dauka, baina nekatuta egote horrek bizirik gaudela adierazten du, eta gozada bat da.
Eguraldia bikaina atzokoan, eguzkia nagusi, Naparroa aldeko pagadietan oraindik hosto berria ez dago bistan (laister agertuko da bere kolore berde argi ederrarekin), eta belardi eta pagadi handietan barna ibili nintzen, Baztan aldeko belardi armonioso eta ederki zainduekin liluraturik. Por zierto, 14609 izena du gaurko postak, eta zenbaki hori atzo bete nuen. Norbaitek asmatzen al du?
Gaurko kanta: Marearen "Corazón de mimbre". Kanta polita eta letra ere bai. Marea taldea, 1997. urtean sortu zen, abeslari eta taldeko lider den Kutxi Romerok kontatzen duen bezala taldeari buruzko biografian. Oso talde berezia iruditzen zait, musika aldetik ez dute aparteko berrikuntzarik ekarri, baina bere rock gogor eta sinplea, eta letra gogor baina landuak oso gustoko ditut. Kutxi Romero da letra gehienen egilea, eta kanta hau, maitasunaren (eta bere amaieraren) inguruko kanta polita iruditzen zait. Etorriko dira oraindik gehiago, baditudalako talde honen gustoko kanta gehiago.
Letra:
Quieto parao, no te arrimes, ya son demasiados abriles para tu amanecer desbocao, mejor que me olvides, yo me quedo aquí a tender mi pena al sol en la cuerda de tender desolación, luego empezaré a coser tequieros en un papel y a barrer el querer con los pelos de un pincel..
Y en cuanto acabó de zurcir las heridas de las noches mal dormidas llegué yo y le llené de flores el jergón para los dos, sin espinas, de colores, que se rieguen cuando llore y cuando no, las sulfatamos con nuestro sudor, y me confesó, cuando quieras arrancamos que en las líneas de la mano lo leyó, que se acabó el que la quemara el sol, pero se asustó, ¡como te retumba el pecho!, tranqui, solo es mi maltrecho corazón, que se encabrita cuando oye tu voz, el muy cabrón
¿Qué coño le pasara que ya no sale a volar ? ¿tal vez le mojó las plumas el relente de la luna? le volvió loca el sonío de las gotas de rocío cuando empieza a clarear y aún no se ha dormío
Y me enamoró, aunque era un hada alada y yo seguía siendo nada no importó, eramos parte del mismo colchón hasta que juró,"nos querremos mas que nadie pa que no corra ni el aire entre tu y yo", sentí que me iba faltando el calor,
Le hizo un trato al colchón, con su espuma se forró el corazón, que anoche era de piedra y al alba era de mimbre que se dobla antes que partirse...
Amaneció, la vi irse sonriendo, con lo puesto, por la puerta del balcón, el pelo al viento diciendome adiós, porque decidió que ya estaba hasta las tetas de poetas de bragueta y revolcón, de trovadores de contenedor.