Friday, January 11, 2013

Zeruan izarrak daude, baita kometak...

...nahiz eta eguzki argitan egon, nahiz eta lainotuta egon zerua, urrunean, eskuarekin ikutu ezin ditugularik, izarrak daude. Hor egon dira gu lurrean gaudenetik, hor jarraitzen dute, eta gu mundu honetatik joan ondoren ere hor egongo dira, gure zaindari bailiran.
Maitaleen testigu, ameslarien helburu eta bidari galduaren lagun.
Hemen eta Afrikan, baita Indian nola Hego Ameriketan, denok zerua begiratzean, izar berdinak ikusten ditugu, makina bat ume eta agureen nahi eta desioak entzun dituzten izarrak, bantueraz, urduz edo quechuaz.

Gauak badu zerbait berezia, zerua beltz-beltza jartzen denean, gora begiratzean eta dena dir-dir egiten duten izarrez beteta ikustean, ametsak martxan jartzen dira nire buruan, zenbat aldiz pentsatu dudan, udaran kanpoan lo egin dudanean, mendi aldenduetan edo urruneko lurraldeetan, zakuan sartu eta goxo-goxo zerura begira nagoenean, ze txikiak garen, ze deusezak, ze eskasak...eta gure lur honetan pasa behar dugun denbora honetan baliozko diren ekintzak bakarrik egin beharko genituzkeela, gure lagunak estimatu beti eta behar duenari laguntza eskaini eta eman.

Aurtengo udaran India aldean ibili naiz beste lagun batekin, izugarria izan da han ikusitakoa eta bizi izandakoa, beste batean luzeago idatziko dut horren inguruan. Han izango dituzue gogoeta gehiago.

Eta izenburuan kometak aipatzen nituen...kometak? Kometak! Bai kometak, baina paperezkoak, telazkoak edo plastikozkoak. Kometak ere zeruan ibiltzen dira hegaka, izarrekin batera. Eta kometak zergatik aipatu? Irakurri berri dudan liburua "Cometas en el cielo" izan da. Ikeragarria! Bikaina! Zoragarria! Tristea baina polita! Benetan gomendagarria. Bene-benetan. Lehentxeago aipatu dut, aurten Asia aldean ibili naizela, eta liburuan Afghanistanen girotutako historia gogor bat kontatzen da, eta egia esan zer pentsatu handia eman dit honek ere. Liburu honen berri bihar emango dut. 

Berandutzen ari zait, eta hausnartzeko gai asko ateratzen ari dira. Zentratu gaitezen eta izarretara itzuli. Kanta bat jarri nahi dut, izar eta zeruarekin lotuta, eta hauxe jartzea otu zait: David Bowieren "Space odity". Kanta polita dela iruditzen zait. Ez dauka zerikusi handirik idatzi dudanarekin, baina izarren artean, espazioan galtzen den pertsona baten inguruko istorioa da. Ni ere, batzuetan, izarren artean gustora ibiliko nintzateke, munduan zehar dauden makina bat herri txiki eta behartsuetako bizi poza eta hegan dabiltzen kometak ikusiz...




Hauxe da kanta honen letra (gaztelaniaz):

Control terrestre a mayor tom 
Control terrestre a mayor tom 
tome sus pildoras de proteinas y pongase su casco. 
Control terrestre a mayor tom 
(10, 9, 8, 7) 
comenzando cuenta en descenso, motores encendidos 
(6, 5, 4, 3) 
cheque la ignicion y que el amor de dios lo acompañe. 
(2, 1, despegue) 

Este es control terrestre a mayor tom 
en verdad hizo noticia 
y los periodicos quieren saber de quienes son las camisas que usa 
es hora de abandonar la capsula si se atreve 

Este es el mayor tom a control terrestre 
estoy atravesando la puerta 
y estoy flotando en una manera muy peculiar 
y las estrellas lucen muy diferentes hoy 

Aquí estoy sentado en esta lata de aluminio 
muy por encima del mundo 
el planeta tierra es azul 
y no hay nada que pueda hacer 

Aunque he pasado cien mil millas 
me siento inmóvil 
y creo que mi nave espacial sabe hacia donde ir 
díganle a mi esposa que la amo, ella sabe 

Control terrestre a mayor tom 
Sus circuitos estan muertos, algo esta mal 
Puedes escucharme mayor tom? 
Puedes escucharme mayor tom? 
Puedes escucharme mayor tom? 
Puedes..... 

Aquí estoy flotando alrededor de mi lata 
muy por encima de la luna 
el planeta tierra es azul 
y no hay nada que pueda hacer....

Wednesday, January 9, 2013

Neguko egun arrunta gaurkoa


Gaur eguna normal hasi da. Lanera nindoala, lehen sorpresa. Deskarga gaina pasatzen ari nintzela, Aralar aldera begiratu eta sekulako egunsentia. Une oso laburra izan da, baina egun guztia horretan pentsatzen egon naiz. Kolore naranjatuzko laino finez jantzita zegoen oraindik guztiz argitu gabe zegoen zeru goibela. Zoragarria. Horrelako egunsenti eder eta bikainak ikustean, behin baino gehiagotan pentsatu dut: eta orain lanera sartu behar? Mendian lasai eta pozik ibili besterik ez, paisaia eta eguraldi zoragarriaz gozatuz eta lau hormen artean sartuta pasa behar eguna? Gustora autoa geratu, buelta hartu eta ihes egingo nuke, naturak eskaintzen digun antzeztoki horretako aktore izateko.

Gero lana, lana eta lana. Klaseak eman, galderak, zalantzak, azalpenak...

Autoan berriro etxera bueltan, blogean zer idatziko pentsatzen, neguaren inguruko zerbait tokatzen da gaur...
Ummmm..... Zer jarriko dut...???  

Iasta! Goizean ikusitako egunsenti bikainak lagundu dit: NEGU HURBILAK kanta da egunsenti horri lotu diodana. Bai horixe! Xabier Leteren letra eder, sentikor eta sakona, Mikel Laboaren doinu zoragarri batean.



Ez nau izutzen negu hurbilak 
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela 
orainak ere geroan...

Makina bat aldiz pentsatu dut letra horretan. Egia esan kantarekin ez naiz gogoratzen udara denean, seguraski ez nauelako izutzen laister etorriko den neguak. Neguan oroitzen naiz gehiago, kantako doinu triste eta goibelak, dirudienez, neguan  dakarkit gogora. 
Metafora ederra iruditzen zait, gizakia bere osotasunean (uda betezko beroan) dagoenean ez dela arduratzen gero (zoritxarrez guk nahi baino azkarrago) etorriko den heriotzaz (negu hurbila, alegia), orainak gero  ere irauten baitu, eta bizi garen momentua disfrutatu eta gozatu egin behar denaren mezua ere bidaltzen digula ulertu nahi dut nik.

Eguzki eder joan guztien argia baitu bihotzak
eta begien mila ernegai iraganaren oroitza

Marabillosoa! Hau entzutean, nire lagun handiak datozkit gogora, beraiekin igarotako momentu alaiak, bizitako une politak...badakit beti egongo direla nire begien ernegai. 

Eta amaiera: Amets betezko loa baitakar, behin betirako hiltzeak. 
Zer gehiago erantsi? Heriotza hori izango dela espero dut, amets betezko lo lasaia eta bizi izan dugunaren oroitzak ekarriko dizkiguna.


Kanta honen letra  hementxe dugu:

Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.

Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak.

Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren larrak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biharrak.

Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak. 


Tuesday, January 8, 2013

Lehena


KAIXO eta ONGI ETORRI!!!

Hauxe nahi dut izatea nire txokoa. Bai, nire historiotxoak jarriko ditudan txokoa. Buruz eta bihotzez idatziko ditut, eta espero zu, hor irakurtzen zauden hori ere gustora egongo zarela. 

Ni oso pertsona arrunta naizela uste dut, nire lagunekin gustora egoten naizena, irakastea gustatzen zaidana eta nire zaletasunak ere oso arruntak dira: musika entzutea, liburuak irakurtzea eta mendiaz gozatzea.

Hau horrela izanik, blog honen hasieran, kanta bikain bat jarriko dizuet. 17 urte nituenean (ufff, zenbat pasa den harrez gero...), osabak zinta bat opàritu zidan, ezagutzen ez nuen musika talde batena: CCR hitzak jartzen zituen eta taldearen izena zail samarra zen esateko, Creedence Clearwater Revival. Ni Euskal Rock Radikaleko musikara zaletuta nengoen, nire garai "makarra" baitzen hura, eta La Polla Records, Hertzainak, Kortatu eta Barricada besterik ez nituen entzuten. Zinta hori ordea, CCR-rena izugarrizko deskubrimendua izan zen, zinta horretan zegoen musika bikaina zen, polita benetan, musika sinplea, baina alaia eta kanta motz eta biziez betea. Hain gustora entzuten nuen, non zintari buelta eta buelta eman, guztiz "gastatu" nuen. 

70. hamarkadako musikarekin izan nuen lehen topaketa hori, baina asko markatu ninduen, makina bat igande arratsalde pasatu nituen resakarekin, azterketetarako ikasten musika hau entzunez. 

Hemen duzue Creedencen kanta ezagunetako bat (eta ez bakarra). Aukera baduzue entzun musika bikain hau.

Ikusi al duzu inoiz euria, egun eguzkitsu baten erortzen...