Atzo, maiatzaren 3an, automobilean etxera nentorrela, irratia jarri nuen eta abeslari bati buruz hizketan ari ziren, 94 urte betetzen zituena atzoko egunez. Pete Seeger da bera. Orain urte batzuk ez nuen bere berri, eta uste dut lehenbizikoz bere izena Benito Lertxundiren kontzertu batean izan nuela, oriotarrak kantatzen duen kanta bat estatubatuarrak egindakoa baita, eta kantaren hasieran azalpentxo bat eman zuen, Pete Seegerren izena aipatuz (kanta "Zergatik utzi kantatzeari" da).
Gerora, Pete Seegerri buruz gehiago jakin dut, egia esan bere informazio bila ez naiz ibili, baina hainbesterainoko eragina izan du Estatu Batuetako (eta baita handik kanpoko) musikagintzan, bere aipamenak non nahi agertzen direla.
1919an New Yorken jaioa, herri musikatik abiatuta, konpromezu politikoan oinarritutako musika egin du. 1960ko hamarralditik aurrera eragin handia izan zuen herri-musika egiten zuten kantariengan. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Where Have All the Flowers gone?, If I Had a Hammer, We Shall Overcome, Kisses Sweeter than Wine eta Turn, Turn, Turn.
1940. urtean hasi zen bere ibilbide musikal oparoarekin (orain dela 70 urte baino gehiago, alajaina), The almanac singers taldean (Woody Guthrierekin batera) eta The Weavers taldean ondoren.
Gizarte gaiekin eta giza eskubideen aldeko konpromezu irmoa eduki duenez, 50. hamarkadan "Gai antiamerikarren komite" ezagunaren (McCarthy senatariak martxan jarri zuena, eta komunista zirenekin eta amerikar pentsamentu kontserbadorea zutenekin oso gogor ibili zen komitea) jazarpen politikoa izan zuen, 12 hilabeteko espetxe zigorra jartzeaz gain, hamazazpi hilabeteko erabateko zentsura ere jasan zuelarik nazioko komunikabide guztietan.
60. hamarkadan bere musika berriro indartua izan zen, adibidez "Guantanamera" kanta ezagunaren bertsioarekin ezaguna egin zelarik Hegoamerikan eta Vietnameko gerraren aurkako jarrera sutsua erakutsi zuen.
1963. urtean arrakasta handia lortu zuen "We shall overcome" diskoarekin, izen bereko kanta oso ezaguna egin delarik, EEBBtako giza eskubideen aldeko mugimenduaren himmo bihurtu delarik.
Sari asko jaso ditu Seegerrek, batez ere azken hogei urtetan, hala nola 1994. urtean Arteetako medalla, 1997. urtean folk ataleko Grammy saria eta baita Cuban 1999an bere ibilbidearen errekonozimentu moduan emandako "Orden Felix Varela" ere.
2009an, Obama EEBBtako presidente izendatu zuten egunean, U2, Springsteen eta beste musikariekin Washingtoneko Lincoln Memorialen jo zuen.
Hemen doakizue kanta, "We shall overcome", Pete Seegerren bertsioa:
Eta hemen Bruce Springsteenena (oso polita eta ezaguna egin dena):
Baita Joan Baezena (honek abestutako bertsioak ere arrakasta handia izan zuen, giza eskubideen aldeko makina bat ekitalditan abestu baitzuen):
Kanta honen jatorriaz ere hitzegin nahi dut. Charles Tindley apaiz metodistak, 1901. urtean Philadelphian konposatutako gospel abesti batean oinarritua dago. 1946. urtean, Hego Carolinako Charleston hirian, American Tobacco Companyko langileak (emakume afroamerikarrak gehienak) protesta kantuak kantatzen zebiltzan, Lucille Simmons izeneko emakumeak abesti honen letra beste abesti geldoago baten erritmoarekin kantatu zuen, Zilphia Horton (Highlander Centers eskolako sortzaileetako baten emazteak) entzun ziolarik, letra ikasi eta Pete Seegerri eman zion hurrengo urtean, honek grabatu eta ezaguterazi zuelarik.
Hemen doakizue letra, inglesez eta gaztelaniaz:
Original | Traducción al español |
---|---|
We shall overcome, we shall overcome,
we shall overcome some day.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
| Hemos de vencer, hemos de vencer,
hemos de vencer algún día.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
|
We’ll walk hand in hand, we’ll walk hand in hand,
we’ll walk hand in hand some day.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
| Caminaremos de la mano, caminaremos de la mano,
caminaremos de la mano algún día.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
|
The whole wide world around, the whole wide world around
the whole wide world around some day,
deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
| El mundo entero, el mundo entero,
el mundo entero algún día,
en lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
|
We are not afraid, we are not afraid,
we are not afraid today.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
| No tenemos miedo, no tenemos miedo,
no tenemos miedo hoy.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
|
No comments:
Post a Comment