Saturday, May 18, 2013

Maiatzean euria eta elurra

Maiatzaren 18a da gaurkoa, eta eguraldi makurra etorri zaigu. Euria, lainoa, hotza eta elurra mendian. Gaur batek esan du Igaratzan 15-20 zmko elurra badagoela, eta egun guztian euria da nagusi, bota eta bota, ez du geratu ere egiten. Errekak gainezka datoz, eta inguruko arbola, belardi eta lursailak bor-bor daude, indartsu erabat.


Aurtengoan eguraldi aldetik, hezetasuna eta euria da nagusi, elurra ere bai mendian, Pirineoak zuri daude aspalditik eta zuri jarraituko dute denbora luzez, eta eguzkiaren gose gauden arren, badakizue ni oso euri zalea naizela, gaur bertan ere beste batzuekin komentatzen aritu gara, eta esan diet nei asko gustatzen zaidala euria eta euri egunak, jendea umore txarrez jartzen den moduan, ni ondo moldatzen naiz euriarekin, kanpora joaterik ez dago, baina etxe barruan lasai egoten ere asmatzen dut, gustora egoten naiz, telebista ikusi, irakurri, blogean idatzi...horrelako gauzak egiten ditut. Eta orain ere hortxe nabil, ea zerbait interesgarria ateratzen zaigun.

Musikari buruz idatziko dut jarraian. Kanta bat aukeratu eta hemen jarriko dizuet, berari buruzko historio txiki batekin.

"Stand by me" da kanta, Ben E. King, Jerry Leiber eta Mike Stoller-ek konposatutako kanta eder bat da, 1961. urtean. Gospel abesti batean oinarritutako kanta bat da ("Lord stand by me" kanta hain zuzen, 1955. urtekoa, salmoetatik hartutako kanta). Bertsio asko izan dituen arren (tartean John Lennon, Bon Jovi, Led Zeppelin, U2, Ottis Redding, Marvin Gaye eta Willy De Ville, besteak beste), guztira lauheundik gora, inork ez du lortu jatorrizko bertsioaren arrakastarik, zeinak EEBB-tako arrakasta zerrendan lehenengo zenbakia lortu zuen.

Ben E. King (Benjamin Earl Nelson) 1938. urteko irailaren 28an jaio zen, Hendersonen, Ipar Karolinan jaio zen, nahiz eta umeetan Harlemera joan bizitzera. Bere lehen pausoak musika munduan, 50. hamarkada amaieran izan ziren, The five crowns taldearekin lehenik eta gero The Drifters taldean. 1960. urtean, azken talde hau utzi eta Ben E. King izenarekin, bakarlari lanari ekin zion.

Bere kantari ibilbidea oso luzea izan da, hala ere, hasierako diskoarekin eta bertako "Stand by me" kanta ezagunarekin lortu zuen arrakastarik ez du lortu ondoren konposatu edota abestutako kantekin.

"Stand by me" kantari dagokionez, kantari berak dioenez, ez omen zuen grabatzeko asmorik, The Drifters taldeak abesteko eskaini zien kanta, hauek ez grabatzean, alde batera geratu zen kanta hau. "Spanish Harlem" diskoaren grabaketan zebiltzala ordea, kanta hau abestu omen zuen pianoaren laguntzaz, diskoaren produktoreari gustatu eta grabatzeko proposatu zuen. Bajoa sartu zuten baita kantaren elementu nagusi eta horrela grabatu zuten. 

Kantak bi aldiz lortu du EEBB-tan lehenengo postua disko arrakastatsuenen zerrendan, 1961. urtean lehenbizi, albuma publikatu zenean, eta 1986. urtean, "Stand by me" pelikula zoragarria estreinatu ondoren (pelikula honetako soinu bandaren kanta nagusia baitzen). Pelikula hau ere ederra dela esan behar, Rob Reinerrek zuzendutako pelikula gogoangarria, Stephen King idazle estatubatuarraren "The body" liburu autobiografikoan oinarritua. Pelikulan ume  talde baten uda bateko historia kontatzen du, laguntasunaren goraipamena egiten den pelikula oso polita delarik). Sari asko irabazitako pelikula polit, lasai eta merezi duena.

Hemen doakizue abesti zoragarri hau: "Stand by me", Ben E. King


Eta bertsio arraro bat, U2 eta Bruce Springsteenena:


Bon Joviren bertsioa entzuteko, klikatu hemen (polita da).

When the night has come and the land is darkAnd the moon is the only light we seeNo, I won't be afraid, oh, I won't be afraidJust as long as you stand, stand by me
So darling, darling, stand by me, oh, stand by meOh, stand, stand by me, stand by me
If the sky that we look upon should tumble and fallOr the mountain should crumble to the seaI won't cry, I won't cry, no, I won't shed a tearJust as long as you stand, stand by me
And darling, darling, stand by meDarling, darling, stand by meWhenever you're in troubleWon´t you stand by me, stand by me


Eta letraren itzulpena, gaztelaniaz:

Cuando la noche ha llegado 
Y la tierra está oscura 
Y la luna es la única luz que veremos 
No, yo no tendré miedo 
No, yo no tendré miedo 
Mientras tu estés, estés conmigo 

Y cariño, cariño, quédate conmigo 
Oh, quédate conmigo 
Oh, quédate, quédate conmigo, 
quédate conmigo 

Si el cielo que vemos arriba 
Se derrumbara y cayera 
O la montaña se desmoronase hacia el mar 
No, yo no tendré miedo 
No, yo no tendré miedo 
Mientras tu estés, estés conmigo, 
estés conmigo 

Y cariño, cariño, quédate conmigo 
Oh, quédate conmigo 
Oh, quédate, quédate conmigo, 
quédate conmigo

Saturday, May 4, 2013

Seeger

Atzo, maiatzaren 3an, automobilean etxera nentorrela, irratia jarri nuen eta abeslari bati buruz hizketan ari ziren, 94 urte betetzen zituena atzoko egunez. Pete Seeger da bera. Orain urte batzuk ez nuen bere berri, eta uste dut lehenbizikoz bere izena Benito Lertxundiren kontzertu batean izan nuela, oriotarrak kantatzen duen kanta bat estatubatuarrak egindakoa baita, eta kantaren hasieran azalpentxo bat eman zuen, Pete Seegerren izena aipatuz (kanta "Zergatik utzi kantatzeari" da).


Gerora, Pete Seegerri buruz gehiago jakin dut, egia esan bere informazio bila ez naiz ibili, baina hainbesterainoko eragina izan du Estatu Batuetako (eta baita handik kanpoko) musikagintzan, bere aipamenak non nahi agertzen direla. 



1919an New Yorken jaioa, herri musikatik abiatuta, konpromezu politikoan oinarritutako musika egin du. 1960ko hamarralditik aurrera eragin handia izan zuen herri-musika egiten zuten kantariengan. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Where Have All the Flowers gone?, If I Had a Hammer, We Shall Overcome, Kisses Sweeter than Wine eta Turn, Turn, Turn.



1940. urtean hasi zen bere ibilbide musikal oparoarekin (orain dela 70 urte baino gehiago, alajaina), The almanac singers taldean (Woody Guthrierekin batera) eta The Weavers taldean ondoren.



Gizarte gaiekin eta giza eskubideen aldeko konpromezu irmoa eduki duenez, 50. hamarkadan "Gai antiamerikarren komite" ezagunaren (McCarthy senatariak martxan jarri zuena, eta komunista zirenekin eta amerikar pentsamentu kontserbadorea zutenekin oso gogor ibili zen komitea) jazarpen politikoa izan zuen, 12 hilabeteko espetxe zigorra jartzeaz gain, hamazazpi hilabeteko erabateko zentsura ere jasan zuelarik nazioko komunikabide guztietan.



60. hamarkadan bere musika berriro indartua izan zen, adibidez "Guantanamera" kanta ezagunaren bertsioarekin ezaguna egin zelarik Hegoamerikan eta Vietnameko gerraren aurkako jarrera sutsua erakutsi zuen.



1963. urtean arrakasta handia lortu zuen "We shall overcome" diskoarekin, izen bereko kanta oso ezaguna egin delarik, EEBBtako giza eskubideen aldeko mugimenduaren himmo bihurtu delarik.



Sari asko jaso ditu Seegerrek, batez ere azken hogei urtetan, hala nola 1994. urtean Arteetako medalla, 1997. urtean folk ataleko Grammy saria eta baita Cuban 1999an bere ibilbidearen errekonozimentu moduan emandako "Orden Felix Varela" ere. 



2009an, Obama EEBBtako presidente izendatu zuten egunean, U2, Springsteen eta beste musikariekin Washingtoneko Lincoln Memorialen jo zuen.


Hemen doakizue kanta, "We shall overcome", Pete Seegerren bertsioa:



Eta hemen Bruce Springsteenena (oso polita eta ezaguna egin dena):

 


Baita Joan Baezena (honek abestutako bertsioak ere arrakasta handia izan zuen, giza eskubideen aldeko makina bat ekitalditan abestu baitzuen):



Kanta honen jatorriaz ere hitzegin nahi dut. Charles Tindley apaiz metodistak, 1901. urtean Philadelphian konposatutako gospel abesti batean oinarritua dago. 1946. urtean, Hego Carolinako Charleston hirian, American Tobacco Companyko langileak (emakume afroamerikarrak gehienak) protesta kantuak kantatzen zebiltzan, Lucille Simmons izeneko emakumeak abesti honen letra beste abesti geldoago baten erritmoarekin kantatu zuen, Zilphia Horton (Highlander Centers eskolako sortzaileetako baten emazteak) entzun ziolarik, letra ikasi eta Pete Seegerri eman zion hurrengo urtean, honek grabatu eta ezaguterazi zuelarik.

Hemen doakizue letra, inglesez eta gaztelaniaz:

OriginalTraducción al español
We shall overcome, we shall overcome,
we shall overcome some day.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
Hemos de vencer, hemos de vencer,
hemos de vencer algún día.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
We’ll walk hand in hand, we’ll walk hand in hand,
we’ll walk hand in hand some day.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
Caminaremos de la mano, caminaremos de la mano,
caminaremos de la mano algún día.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
The whole wide world around, the whole wide world around
the whole wide world around some day,
deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
El mundo entero, el mundo entero,
el mundo entero algún día,
en lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.
We are not afraid, we are not afraid,
we are not afraid today.
Deep in my heart I do believe
we shall overcome some day.
No tenemos miedo, no tenemos miedo,
no tenemos miedo hoy.
En lo profundo de mi corazón yo tengo fe,
hemos de vencer algún día.

Saturday, April 20, 2013

Udaberria

Iritsi da bai, udaberria. Urtaro alaia, ederra, polita, berdea, loreduna, usain gozokoa, jostaria, bustia bezain eguzkitsua, lainotua bezain argitsua.

Inguruan natura bor-bor daukagu, neguko lozorrotik askatu nahian, mendietan pagoari atera zaion hosto berriaren kolore berde argi liluragarriak adierazten duen moduan. Oraintxe dago natura puri-purian, neguko elur eta izotzak desagertu dira eta oparotasuna dakusagu aldamenean. Bizipoza eta alaitasuna dauzkagu aldamenean, guk ere bizitzeko gogo eta desio hori hartu eta disfrutatu dezagun!


Kanpora irtetzean, haizearen fereka freskoen laztanak negua joan dela esaten digu, eta inguruan dugunari begira egiteko gonbitea luzatu. Ederra dugu benetan udaberriaren etorrera. Hemen duzue hau ospatzeko kanta ezagun eta eder bat, Vivaldiren "Udaberria" hain zuzen ere:




Eta baita Beatles taldearen "Here comes the sun" bikaina ere, benetan kanta alai eta positiboa:




Hemen letra ingelesez eta beherago gaztelaniaz:

Here comes the sun 
Here comes the sun, and I say
It's all right

Little darling, it's been a long cold lonely winter
Little darling, it feels like years since it's been here
Here comes the sun
Here comes the sun, and I say
It's all right

Little darling, the smiles returning to the faces
Little darling, it seems like years since it's been here
Here comes the sun
Here comes the sun, and I say
It's all right

Sun, sun, sun, here it comes
Sun, sun, sun, here it comes
Sun, sun, sun, here it comes
Sun, sun, sun, here it comes
Sun, sun, sun, here it comes

Little darling, I feel that ice is slowly melting
Little darling, it seems like years since it's been clear
Here comes the sun
Here comes the sun, and I say
It's all right

Here comes the sun
Here comes the sun, and I say
It's all right
It's all right

Ya viene el sol, 
Ya viene el sol, 
Y yo digo: está bien. 

Pequeña ha sido un largo y frío invierno. 
Pequeña, parece que hubieran pasado años 
Desde que estuvo la última vez. 

Ya viene el sol, 
Ya viene el sol, 
Y yo digo: está bien. 

Pequeña, las sonrisas vuelven a los rostros. 
Pequeña, parece que hubieran pasado años 
Desde que estuvo la última vez. 

Ya viene el sol, 
Ya viene el sol, 
Y yo digo: está bien. 

Sol, sol, sol; aquí viene. 
Sol, sol, sol; aquí viene. 
Sol, sol, sol; aquí viene. 

Pequeña, noto cómo el hielo va derritiéndose a poco. 
Pequeña, parece que hubieran pasado años 
Desde que estuvo despejado el cielo.

Sunday, April 14, 2013

14609

Atzoko mendi buelta ederraren ondoren, agujetak ditut hainbat lekutan: ipurdian, hankan...lepoa ere gorrituta daukat (eguzkiak indartsu jo zuen atzo), hanka azpian mina daukat eta burua ere atzoko sasi eta ezpel adarren arramastara batzuekin... 


Hau irakurrita, esango dezue, merezi al du joatea mendira, holako leku zelebre eta bakartietan? Eta erantzuna da bai, bai eta bai. Bai horixe. Bai koanto. Bai noski. Bai eta beti bai. Hurrengo egunean gorputza nekatuta egoteak ere badu bere plazer sentsazioa, nekea dauka, baina nekatuta egote horrek bizirik gaudela adierazten du, eta gozada bat da.

Eguraldia bikaina atzokoan, eguzkia nagusi, Naparroa aldeko pagadietan oraindik hosto berria ez dago bistan (laister agertuko da bere kolore berde argi ederrarekin), eta belardi eta pagadi handietan barna ibili nintzen, Baztan aldeko belardi armonioso eta ederki zainduekin liluraturik.

Por zierto, 14609 izena du gaurko postak, eta zenbaki hori atzo bete nuen. Norbaitek asmatzen al du? 

Gaurko kanta: Marearen "Corazón de mimbre". Kanta polita eta letra ere bai. Marea taldea, 1997. urtean sortu zen, abeslari eta taldeko lider den Kutxi Romerok kontatzen duen bezala taldeari buruzko biografian.

Oso talde berezia iruditzen zait, musika aldetik ez dute aparteko berrikuntzarik ekarri, baina bere rock gogor eta sinplea, eta letra gogor baina landuak oso gustoko ditut. Kutxi Romero da letra gehienen egilea, eta kanta hau, maitasunaren (eta bere amaieraren) inguruko kanta polita iruditzen zait. Etorriko dira oraindik gehiago, baditudalako talde honen gustoko kanta gehiago.



Letra:

Quieto parao, no te arrimes, ya son demasiados abriles
para tu amanecer desbocao, mejor que me olvides,
yo me quedo aquí a tender mi pena al sol
en la cuerda de tender desolación,
luego empezaré a coser tequieros en un papel
y a barrer el querer con los pelos de un pincel..

Y en cuanto acabó de zurcir las heridas de
las noches mal dormidas llegué yo
y le llené de flores el jergón para los dos,
sin espinas, de colores, que se rieguen
cuando llore y cuando no, las sulfatamos
con nuestro sudor,
y me confesó, cuando quieras arrancamos que
en las líneas de la mano lo leyó,
que se acabó el que la quemara el sol,
pero se asustó, ¡como te retumba el pecho!,
tranqui, solo es mi maltrecho corazón,
que se encabrita cuando oye tu voz, el muy cabrón

¿Qué coño le pasara que ya no sale a volar ?
¿tal vez le mojó las plumas el relente de la luna?
le volvió loca el sonío de las gotas de rocío
cuando empieza a clarear y aún no se ha dormío

Y me enamoró, aunque era un hada alada y
yo seguía siendo nada no importó,
eramos parte del mismo colchón
hasta que juró,"nos querremos mas que nadie
pa que no corra ni el aire entre tu y yo",
sentí que me iba faltando el calor,

Le hizo un trato al colchón, con su espuma se forró
el corazón, que anoche era de piedra y al alba era
de mimbre que se dobla antes que partirse...

Amaneció, la vi irse sonriendo, con lo puesto,
por la puerta del balcón, el pelo al viento
diciendome adiós, porque decidió que ya
estaba hasta las tetas de poetas de bragueta y revolcón,
de trovadores de contenedor.

Friday, March 22, 2013

ITALIA

Ia oporretan gaudela!!!!

Gaur hartu ditugu aste santuko opor "merezidisimoak". Eta gaur bertan, arratsaldean, motxilak hartu, bartulok, arropak eta hamabost egunerako bagoatz Italia aldera, mendira eta bizikletan ibiltzera.

Egia esan Italiak ez ninduen gehiegi erakartzen, bueno, Italiako Giroa ikusten nuenean telebistan paraje zoragarrik eta mendi bikainek ikusten ziren, baina hortik at, bertako jendeak atzeaka egiten zidan (egia esan ia inor ez nuen ezagutzen, baina telebistan ikusten zena eta gure buruan egindako esterotipoengatik, ez ziren nire gustokoak). 

Orain 8 urte Dolomitetara joan ginen udan, mendian eta bizikletan ibiltzera, eta pasada bat izan zen! Ze mendi eder, paraje zoragarri, bailara lasai eta herri polit ikusi genituen. Eguraldia ere lagun izan genuen, eta oso gustora ibili ginen, parajeak ezagutu eta kirola eginez. Handik aurrera ordea, ezer gutxi, orain dela bi urterarte, aste santuan Toscanara joan ginenean. 

Hura bidaia bikaina! Eguraldi hotza eta nahiko euritsua izan genuen arren, zazpi egun bizikletak hartu eta alforjekin Toscanako bailara zoragarrian barrena ibiltzea plazer hutsa izan zen. Nomada sentsazioa ere apartekoa, denda hartu eta egunero toki desberdinean lo egiten genuen, gure otorduak prestatu, solasaldi dotore bat egin eta lagun arte bikainean ibili ginen. Sekulako oroimen polita geratu zitzaidan hangoa, gainera bi gida oso jator eta alai izan genituen, aurrez gure lagunek Afrikan ezagututako italiar bikote artista bat, lagun handiak egin ginelarik. Montalcino, Volterra, Siena, Montepulciano...hiri gehienak mendixka pikoen gainean egoten ziren, amaigabezko itsaso berde ziruditen belardien zaindari moduan. Bizikletan gure artean sortu zen giroa izugarri ederra izanik, harrez gero italiar bikote honekin beste pare bat aldiz egon garela, bat Euskal Herrian eta bestea iazko aste santuetan, Provenzan, han ere bizikletaz itzuli eder bat egin genuelarik.

Eta orain, Italiara goaz berriro, lehenik mendira, Milano inguruko mendi elurtuetara, eta ondoren Trentino aldera, Dolomita aldeko bailara eta mendietan ibiltzera, hotza pasatuko dugun kezka dugunez, arropa ugari eramatekotan gabiltza, ea maletan sartzen zaigun den.

Itzuleran kontu gehiago. Orain, Italiako kanta pare bat uzten dizkizuet (ziur abestuko ditugula han gabiltzanean):

"Bella ciao", Banda Bassottik abestuta. Berez kanta, II Mundu Gerrako italiar abesti bat da, agur irudi bat irudikatzen duela dirudi.



Hemen letra euskaraz:

Goiz batean jaiki nintzen
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
Goiz batean jaiki nintzen
eta inbaditzailea topatu nuen
Oh partisau, eraman nazazu zurekin
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
oh partisau, eraman nazazu zurekin
hemen hiltzen ari naizela sentitzen dut eta
Eta partisau hiltzen banaiz
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
eta partisau hiltzen banaiz
ehortzi beharko nauzu
Mendian ehortz nazazu
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
mendian ehortz nazazu
lore eder baten gerizpean
Eta pasatuko den jendeak
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
eta pasatuko den jendeak
esango dizu: Zein lore ederra!
Partisauaren lorea da
Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
partisauaren lorea da
askatasunaren alde eginez hil dena


Eta bestea ere ezaguna da, "Bandiera rossa", 1908. urtean konposatua, komunismoaren goraipamena egiten delarik bertan, "Avanti popolo" izenaz ere ezagutua. Lehen kanta hau Banda Bassotik abesten du.


Baita Modena city ramblers taldearen bertsioa jartzen dut. Interesgarria iruditu zait:


Lehen bertsoa:
Avanti o popolo, alla riscossa,
Bandiera rossa, Bandiera rossa.
Avanti o popolo, alla riscossa,
Bandiera rossa trionferà.
Bigarren bertsoa:
Bandiera rossa la trionferà
Bandiera rossa la trionferà
Bandiera rossa la trionferà
Evviva il comunismo/socialismo e la libertà.
Literalki itzulia
Aurrera herria, erreboltara
Bandera gorria, bandera gorria
Aurrera herria, erreboltara,
Bandera gorriak garaituko du
Bigarren bertsoa:
Bandera gorriak garaituko du,
Bandera gorriak garaituko du,
Bandera gorriak garaituko du,
Gora komunismoa/sozialismoa eta askatasuna

Sunday, March 17, 2013

Hertzainak

(WIKIPEDIATIK HARTUTA).
(Baita hemen duzu taldearen biografia oso zabala, lafonoteca.net atarian aurkitu dudana).
Euskaraz landutako rocka ulertzeko, ezinbesteko taldea da Hertzainak. Beste asko bezala, taldekideak bidean egin ziren musikari, eta nabaritu zen taldearen garapenean, hasierako punk erritmo britainiarretatik rock giro klasikoetaraino, eta tartean ska erritmoak eta folk kutsuko melodiak jorratuz. Diskografia oparoa utzi zuen taldeak (sei disko eta hainbat single eta EP), eta oraindik ere entzuten dira haren kantuak. 1978an hasi zen Hertzainak izango zenaren hezurdura osatzen, Gasteizen, eta 1981eko Urtezaharrean jo zuen aurreneko aldiz zuzenean. Taldearen azken emanaldia 1993ko urriaren 30ean izan zen, Izarran (Araba), Kubaren aldeko jaialdi batean.
Garaiko beste musika taldeen antzera, Ingalaterrako punk mugimendua izan zuten abiapuntu eta eredu Hertzainak taldea sortzeko unean. Rock&rolla eta euskal giroa elkartu nahi zituzten, eta musika eta hitzak erabilitako formula. Testuinguru politikoak garrantzi handia izan zuen taldearen sorreran, eta lehen garaiko kantuen hitzek ere norabide horretan jotzen zuten: kaleko giroa islatu, Poliziaren errepresioa salatu eta batzokietako jelkideen kontra jo zuten, besteak beste.
Josu Zabala Ajuriagerra eta Xabier Montoia izan ziren taldearen sortzaileak, eta haiek mamitu zuten lehen urteetan Hertzainak-en izaera. Lehen uneko taldekide aldaketak izan ondoren, honako hau izan zen 1981eko Urtezaharrean taula gainera igo zen taldea: Xabier Montoia Gamma (ahotsa), Josu Zabala Ajuriagerra (baxua), Kike Saez de Villaverde (gitarra), Curro (bateria), Tito Aldama (saxofoia) eta Delfo (gitarra). Taldearen inguruan ibili ziren Gerardo Pozo Gene gazte gasteiztarra eta Karra Elejalde aktorea ere.
Lehen emanaldiak egin eta gero, taldean aldaketa nabarmenak gertatu ziren. Curroren ordez, Luis Javier Saiz Txanpi sartu zen bateria astintzera, eta Delfok ere taldea utzi zuen. Aldaketa nabarmenena 1983ko irailean izan zen, Xabier Montoia taldetik kanpo geratu eta gero (M-ak taldean agertuko zen geroago). Horrela, hilabete batzuk abeslari finkorik gabe aritu eta gero, Iñaki Garitaonandia "Gari" sartu zen abestera. Legazpiko Ziper taldeko abeslaria zen Gari orduan.
Kideak erabat finkaturik, taldearen lehen maketa grabatzera sartu ziren IZ diskoetxearen estudioetan. Horretarako, taldearen zortzi kantu esanguratsu prestatu zituzten, eta Angel Katarain soinu teknikari lanetan zela erregistratu zen kasete formatuan kaleraturiko lana. Maketako kantuak ziztu bizian zabaldu ziren Gasteizen, eta, apurka-apurka, Euskal Herri guztian jotzen hasi zen Hertzainak. Kontzertu mordoa egin zuen taldeak garai horretan; besteak beste, Tuteran tiro eremuaren kontra egindako kontzertu mitikoan jo zuen. Bertan, ZaramaRIPEskorbutoBarricada eta beste hainbat talde ere aritu ziren. Kontzertu horren karira sortuko zen, hain zuzen,Euskal Rock Erradikala deitura. Denbora luzez lagunduko zuen deitura horrek taldea.
1984. urtea indartsu hasi zen Hertzainak-entzat. Egin egunkariak antolatutako Egin Rock txapelketan, irabazle suertatu zen Araban, La Polla Records taldearekin lehia gogorra izan eta gero. Urte hartan bertan, Espainiara atera zen lehenengoz, eta lehen diskoa prestatzeko lanetan hasi. Urte amaieran argitaratu zen Hertzainak taldearen lehen disko luzea, Hertzainak (1984), Soñua diskoetxearen babesean, eta Marino Goñik egin zituen ekoizpen lanak. Soinu hartzea, Donostiako Tsunami estudioan egin zuten, eta teknikari Oscar Clavel Brujo aritu zen. Taldeak sortutako hamar kantu jasotzen ditu, tartean maketako hiru kantu. Disko horretakoak dira denborarekin ereserki bihurtu direnzenbait kanta; esaterako, "Ta zer ez da berdin", "Pakean utzi arte", "Kamarada" eta "Si vis pacem, parabellum". Diskoa ixteko, "Arraultz bat pinu batean" aukeratu zuten, geroago Euskadi tropikala leloaren zabaltzea ekarriko zuena. Natxo Etxebarrietak (Cicatriz), Gasteizko La Banda Municipal de Skak eta Ruper Ordorikak kolaboratu zuten diskoan.
Arrakasta itzela izan zuen diskoak. Hertzainak-en kantuek argi islatzen zuten kalean zer egosten ari zen. Poliziek ezartzen zuten kontrol zorrotza ("Kontrola"), biolentziaren zirkulu itxia ("Si vis pacem, parabellum"), ezberdin sentitzearen inguruko gogoeta ("Ta zer ez da berdin"), euskaldun izatearen afera ("Drogak AEK'n"), estatuaren kontrako borroka ("Pakean utzi arte")... Era berean, festa eta adarjotze kutsua nabari zen testuetan. Erraz irentsi zuen diskoa borrokarako eta festarako prest zegoen gazteriak.
Lehen diskoaren arrakasta barruratzeko astirik gabe, beste disko bat grabatzen hasi zen taldea 1985eko udan. Hau dena aldatu nahi nuke bigarren diskoan (Soñua, 1985), musika garapena nabarmena da aurreko lanaren aldean. Kantu batzuetan hasierako bideari jarraitu bazioten ere, jai giroak eta ska erritmoek apenas duten lekurik ("Egunero", The Selecters taldearen bertsioa). Ilunagoa da, eta barrura begira egindako kantuak nagusitzen dira. Grabazioan ere arazoak izan zituzten, eta, soinuari dagokionez, azken emaitza ez zen izan taldeak desio zuena. Hitzen gaiak ere aldatzen hasi ziren. Nahiz eta kaleko bizitza islatu, kontu pertsonalak eta bestelako gogoetak nagusitu ziren. Hala ere, taldearen kantu enblematikoetako bi gordetzen ditu disko horrek: "Eutsi gogor", Euskalduna ontziolako langileei eskainitako kantua, eta "Hil ezazu aita", batzuen arabera euskarazko lehen rap kantua.
Salgai jarri ziren lehen 2.000 aleek single bat zekarten opari, beste lau kanturekin: maketa garaiko "Galtzailea" eta "Rock&roll batzokian", inoiz grabatu gabeko "Itxoiten nago" eta taldearen ereserkia, "Hertzainak": «Ixilik nola ez, hobe da abestu / eta gure musika mundu zaharra deuseztu...».
Soñua utzi eta Elkar diskoetxearekin grabatu zuen hirugarren diskoa, Salda badago (1988). Taldeak rockera bideratu zuen musika, eta guztiz desagertu ziren ska melodiak. Ordurako saxofoiak ez zuen tokirik taldearen musikan, eta, beste zenbait arrazoi zirela tarteko, Tito Aldama taldetik at geratu zen, Hertzainak laukote bihurtuz. Hala ere, disko horretan eta hurrengoetan taldearekin kolaboratu zuen Tito Aldamak. Salda badago grabatzeko, Ruper Ordorika aritu zen produkzio lanetan. Grabazioa nahiko korapilatsua izan zen, eta, bobinan izandako arazoak zirela medio, grabazioa behin baino gehiagotan errepikatu behar izan zen. Tartean, Garik moto istripua izan zuen, estudiotik Gasteizera zihoala. Disko horretan, Bingen Mendizabalek lehen aldiz kolaboratu zuen taldearekin, eta urte batzuk geroago taldeko kide bilakatu zen. "Esaiok" eta "No time for love" kantuak nabarmendu ziren disko horretan, biak folk ukituko baladak.
Amets prefabrikatuak (Oihuka, 1989) kaleratu aurretik, maxi single bat argitaratu zuten. Hiru kantu horien artean, "Aitormena" zegoen, denborarekin taldearen kantu ezagunenetakoa izango zena. Hertzainak-en sona izugarri handitu zuen kantu horrek, talde entzule talde berri eta gazteago batera hurbilduz.
Diskoak "Aitormena"-ren moldaketa harrigarri bat zekarren, Bingen Mendizabalek hari instrumentuetarako moldatutako partitura jotzen baitzuen Gasteizko Jesus Guridi laukoteak. Kantuari are doinu malenkoniatsu eta gozoago bat eman zioten. Garai horretarako, rockaz gain bestelako eraginak nabari ziren taldearen musikan. "Aitormena" izan zen diskoko izarra, "Bi minutuero" eta "564"-rekin batera. "Zuzen heriotzeraino" berreskuratu zuten, Montoia taldeko abeslaria zen garaikoa, eta Derribos Arias taldearen "Tupeak gora" moldatu zuten.
1990. urtearen amaieran, Kubara bidaiatu zuten, euskal kulturako kide batzuk biltzen zituen espedizio batean. Karlos Argiñano sukaldaria, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika musikariak, Jose Luis Zumeta margolaria eta Bernardo Atxaga idazlea ere bazeuden espediziokideen artean. Bidaia horretan sortu zen "Guantanamera" kantuaren bertsioa egiteko aukera. Abesti hori eta beste hiru, tartean "Arraultz bat pinu batean" kantaren zuzeneko bertsioa, Mundu berria daramagu bihotzean EPan (Aketo, 1991) bildu zituzten. Diskoaren salmentan jasotako dirua Komite Internazionalistak erakundearentzat izan zen.
Horren aurretik, ordea, zuzeneko disko bat argitaratu zuten. Garai hartan, aski zabalduta zegoen taldea desagertuko zen zurrumurrua, eta zuzeneko grabazio horrekin mamuak uxatzea lortu zuten. Bergarako (Gipuzkoa) Txibisto aretoan prestatu eta grabatu zutenZuzenean: 91-1-19 (Aketo, 1991). Grabaziorako antolakuntza lanak izugarriak izan ziren, eta, soinuaz gain, irudiak ere hartu zituzten, VHS formatuko bideoan argitaratzeko. Hain zuzen, zuzeneko lan horrekin estreinatu zen Aketo zigilua, taldeak berak beste hainbat lagunekin batera sortutakoa. Diskoetxe finkatu bat utzi eta diskoa bere kasa argitaratzera ausartu zen Hertzainak, Euskal Herrikoan ez ezik kanpoko merkatuan ere sartzeko ilusio handiz. Haatik, Aketoren abenturak ez zuen arrakastarik izan, eta handik bi urtera Aketo desegin eta betiko diskoetxera bueltatu zen.
Taldea desegiteko erabakia hartua zuten Denboraren orratzak (Oihuka, 1992) grabatu zutenean -izenburua esanguratsua zen-. Lehen aldiz Garik parte hartu zuen hainbat kanturen konposizioan ("Bihurtuko zara, txo", "Zoratzen ari naizela"...), geroago hartuko zuen bakarkako bidea iragarriz, eta The Clash taldearen "I fought the law" euskarara ekarri zuten.
Euskal merkatuaren txikitasuna eta kanpora ateratzeko zailtasunak aipatu zituen taldeak desegiteko arrazoi gisa. Josu Zabala Ajuriagerraren hitzetan, «gurea gora egiterik ez izatera kondenaturik dagoen istorioa da».
Taldeak, agur esateko, kontzertu bira antolatu zuen Euskal Herritik barna, eta azken emanaldiak Iruñean (Anaitasuna kiroldegian), Gasteizen (bi egunez El Elefante Blanco aretoan), Donibane Garazin, Bilbon (Casilla kiroldegian) eta Donostian (Gaska kiroldegian). 1993ko urtarrilaren 24an, Donostiako azken kontzertuan, lagun ugari izan zituzten taula gainean: Ruper Ordorika, Evaristo (La Polla Records), Mahoma (RIP), Tito Aldama, Bixente Martinez (IzukaitzOskorriHiru Truku), Xabier AmurizaJon SarasuaMaialen Lujanbioeta Jon Maia bertsolariak, txistulariak, dultzaineroak... Festa giroa nagusitu zen taldearen agurreko kontzertu ofizialean. Hilabete batzuk geroago, ordea, urrian, Kubari elkartasuna adierazteko kontzertu bat egiteko elkartu zen Hertzainak laukote moduan. Hori izan zen Gasteizko banda taula gainera igo zen azken aldia.
Josu Zabala Ajuriagerra izan zen Hertzainak-eko burua. Harenak izan ziren taldea sortu zenetik 1990. urtera arteko melodia guztiak. Abestien hitzak, ordea, hainbaten artean sortu ziren: Xabier Montoia, Gerardo Pozo Gene, Curro, Bego, Karra Elejalde, Javi Okendo (Potato taldeko kidea), Josu Landa, Josu Zabala bera... Bitxia bada ere, horietako hainbat gaztelaniaz sortu ziren, eta gero euskarara itzuli zituzten. "Salda badago" kantuaren kasua da, esate baterako; Karra Elejalderen jatorrizko bertsioan, "Hay caldo" izenburua zuen.
Musikan bezala, hitzetan ere garapena gertatu zen urteak pasa ahala. Lehen hiru diskoetako kantuen eduki kritiko, adarjotzaile eta errebeldeek lekua utzi zieten intimismoari eta barne gogoetari, Amets prefabrikatuak-etik aurrera. Hala ere, taldeak beti jakin zuen hitza eta musika uztartzen eta, batez ere, lelo egokiak sortzen eta ereserki bihurtuko ziren esaldiak borobiltzen.
Egun, Hertzainak-eko taldekide ohiek musikan murgilduak jarraitzen dute. Gari bakarkako diskoak kaleratzen ari da, Josu ZabalakZazpi Eskale eta Gu ta Gutarrak proiektuak sortu ditu Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariekin, eta Txanpik Doctor Deseo taldean jotzen du. Kike ere aritu zen Doctor Deseon, baina utzi eta gero musika mundutik aparte dabilen bakarra da.

Paisaia ederrez disfrutatzeko

Gaur igande egun goibela dugu. Negua oraindik bere azken indarrak gastatzen ari den honetan, eta udaberriaren etorrera usaintzen den honetan, Euskal Herriko txokoei buruzko irudi batzuk jarriko ditut. EITBk egindako programen artean, Euskal Herria lau haizeetara deitzen zen programak, gure lurraldeko paisaia zoragarrien irudi bikainak agertu dizkigu.

Hemen badituzue esteka batzuk bideo horietako batzuk ikusteko.

Eta programan jartzen zuten kanta ere hemen jartzen dizuet. Loreena McKennitt kanadiar kantari ezagun eta bikainaren kanta ederra benetan. 

Kantari honen inguruko web orriaren esteka ere hemen doakizu.

Kanta hauxe da "Euskal Herria lau haizeetara" programan erabiltzen zutena paisaia ederrak erakusteko, hunkituta geratzen nintzen ni bai ikustean baita entzutean ere musika zoragarri hau. Kantari honek kanta asko ditu onak, gehienak lasai bezain bikainak, benetan merezi duela honen diska eta kantak entzun eta disfrutatzea. 


Loreena McKennitten, The book of secrets diskako "Prologue" kanta da ondorengoa:




Eta beste kanta eder bat eta paisaia lasai eta zoragarriez disfrutatzeko, ikus ondoko bideo hau: Loreena McKennitt, "La serenissima":



Eta bere kanta onenetakoa nire iritziz, "The highwayman", BIKAINA:





Saturday, March 16, 2013

Korrika

Ika, ika, ika, hemen dator korrika! Hemen gaude, euskararen alde! Aide korrika, dida korrika! 

Horrelako oihuak entzuten dira euskararen aldeko korrika gure inguruan dabilenean. Milaka ume, gazte, heldu eta agure korrikarekin bat eginda ikusten dira, bakoitzak ahal duena ematen, euskararen aldeko aldarria bultzatuz.

Giro aparta, hunkigarria askotan, jendea txaloka, umore ona nagusi, izerdi batzuk ere bai... denak balio du gurea den euskara bultzatzeko.

Aurten ere hasi da korrika, bere 18. ekitaldia da, Andoaindik Baionara iritsiko da, EMAN EUSKARA ELKARRI lelopean,10 egunetan, 2589 km egin ondoren, ia Euskal Herri osoa igaroz. Majika bat bazterretatik igaro da hainbeste urteetan, euskaldunon herria goitik behera igaroz, Herribera eta enkarterriak, Zuberoa eta arabar Errioxa, Gipuzkoako bailara sakonak eta Deierriko soro zabalak, Bizkaiko kostalde muxarratua eta Arabako lautadak, Pirineotako mendi altuak eta Lapurdiko kostalde ederra...hainbat eta hainbat txoko igarotzen ditu euskararen aldeko lekukoak, inguruko euskaldun eta euskaltzaleren laguntzarekin. Benetan ekitaldi emankor eta beharrezkoa hauxe, euskararen alde egiteko.

Nire hausnarketa ordea, korrika abiapuntu hartuta, euskararen erabileraren ingurukoa da. Makina bat jende ikusten dugu, pankarta hartu, petoa jantzi eta korrika gustora, dirua emanez ere bai, baina korrika amaitu bezain pronto, berriro "Cervantesen hizkuntzari" ekiten diotenak, bi urtez behin euskararen aldeko beraien aportazioa egin ondoren, egunerokotasunean euskara behar beste erabiltzen dutenak...a ze pena! Horretxek ematen dit niri egoneza, "argazkirako" jartzen diren horiek edo "politikoki zuzen" geratzeko egiten duten horiek, egunerokotasunean erdara ahoan erabiltzen duten horien jardunak ze pentsatua ematen dit.

Ikusten ditut nik holakoak nire lantokian, aurrekoan bezala, Korrikaren alde dirua bildu behar zela eta dirua jartzeko prest agertu ziren, hori bai, horietako askok gaztelania erabiltzen dute ia osorik beraien artean. Holakoetan esaten diet nik, Korrikaren alde egitea ondo dagoela, baina euskararen aldeko ekitaldi bat izanik, ezin dela bi urtez behin egiten den ekitaldi sinboliko batean geratu, eta egunero egin eta ekin behar dela euskara indartzeko.

Orri honetatik, antolatzaileei omenalditxo bat, beraiek egindako lanak aurrera jarraitu dezan animoak eta lanean ibiltzen diren hainbat eta hainbat bolondresei besarkada handi bat. Baita zuri ere, irakurle, euskararen alde egiten duzun eta egingo duzun lanagatik.

Korrika 1980. urtean hasi zen ospatzen, aek-k antolatuta, bi urtez behin egiten delarik azken aldian. Oñatitik Bilborakoa izan zen lehen ekitaldia, ordutik hona milaka kilometro egin dira euskara bultzatzeko xedearekin (informazio gehiago hemen, eta baita wikipediako orrian ere).

Kanta alai eta polit asko egin dira, korrika girotzeko, hemen bildumatxo bat:
(Zerrenda osoa, EITBren web orri honetan ikus dezakezu), eta musika jeitsi nahi baduzu, orri honetan egin dezakezu.


LEHENA: 1980. urteko Xabier Amurizak abestutako "Korrika":



1982. urtean, Akelarrek, "Korrika":


1983. urteko kanta, Egan taldearen "Korrika":



1987. urtean, Oskorriren "Korrika":


 

1993. urtean, Tapia eta Leturia, "Aide korrika":

1995. urtean, Edorta Jimenezen letra eta Kepa Junkeraren abestia "Bizi ganoraz" (letra ikusteko, klikatu estekan):




1997. urteko kanta, Gozategik, "Euskal Herria korrika":



2003. urtean, Ruper Ordorika eta Mikel Laboak, "Gero bat gaurdanik" (letra ikusteko, klikatu estekan):



2007. urteko ekitaldiko kanta, Niko Etxart eta Hapa-hapa eta Amaren alabak, "Heldu heldu korrika":



2011. urteko kanta, Gose taldearen "Pausoz pauso euskalakari":


2013. urteko kanta, Esne Beltzaren, "Bagoaz":