Ika, ika, ika, hemen dator korrika! Hemen gaude, euskararen alde! Aide korrika, dida korrika!
Horrelako oihuak entzuten dira euskararen aldeko korrika gure inguruan dabilenean. Milaka ume, gazte, heldu eta agure korrikarekin bat eginda ikusten dira, bakoitzak ahal duena ematen, euskararen aldeko aldarria bultzatuz.
Giro aparta, hunkigarria askotan, jendea txaloka, umore ona nagusi, izerdi batzuk ere bai... denak balio du gurea den euskara bultzatzeko.
Aurten ere hasi da korrika, bere 18. ekitaldia da, Andoaindik Baionara iritsiko da, EMAN EUSKARA ELKARRI lelopean,10 egunetan, 2589 km egin ondoren, ia Euskal Herri osoa igaroz. Majika bat bazterretatik igaro da hainbeste urteetan, euskaldunon herria goitik behera igaroz, Herribera eta enkarterriak, Zuberoa eta arabar Errioxa, Gipuzkoako bailara sakonak eta Deierriko soro zabalak, Bizkaiko kostalde muxarratua eta Arabako lautadak, Pirineotako mendi altuak eta Lapurdiko kostalde ederra...hainbat eta hainbat txoko igarotzen ditu euskararen aldeko lekukoak, inguruko euskaldun eta euskaltzaleren laguntzarekin. Benetan ekitaldi emankor eta beharrezkoa hauxe, euskararen alde egiteko.
Nire hausnarketa ordea, korrika abiapuntu hartuta, euskararen erabileraren ingurukoa da. Makina bat jende ikusten dugu, pankarta hartu, petoa jantzi eta korrika gustora, dirua emanez ere bai, baina korrika amaitu bezain pronto, berriro "Cervantesen hizkuntzari" ekiten diotenak, bi urtez behin euskararen aldeko beraien aportazioa egin ondoren, egunerokotasunean euskara behar beste erabiltzen dutenak...a ze pena! Horretxek ematen dit niri egoneza, "argazkirako" jartzen diren horiek edo "politikoki zuzen" geratzeko egiten duten horiek, egunerokotasunean erdara ahoan erabiltzen duten horien jardunak ze pentsatua ematen dit.
Korrika 1980. urtean hasi zen ospatzen, aek-k antolatuta, bi urtez behin egiten delarik azken aldian. Oñatitik Bilborakoa izan zen lehen ekitaldia, ordutik hona milaka kilometro egin dira euskara bultzatzeko xedearekin (informazio gehiago hemen, eta baita wikipediako orrian ere).
Kanta alai eta polit asko egin dira, korrika girotzeko, hemen bildumatxo bat:
(Zerrenda osoa, EITBren web orri honetan ikus dezakezu), eta musika jeitsi nahi baduzu, orri honetan egin dezakezu.
LEHENA: 1980. urteko Xabier Amurizak abestutako "Korrika":
1982. urtean, Akelarrek, "Korrika":
1983. urteko kanta, Egan taldearen "Korrika":
(Zerrenda osoa, EITBren web orri honetan ikus dezakezu), eta musika jeitsi nahi baduzu, orri honetan egin dezakezu.
LEHENA: 1980. urteko Xabier Amurizak abestutako "Korrika":
1982. urtean, Akelarrek, "Korrika":
1983. urteko kanta, Egan taldearen "Korrika":
1987. urtean, Oskorriren "Korrika":
1993. urtean, Tapia eta Leturia, "Aide korrika":
1995. urtean, Edorta Jimenezen letra eta Kepa Junkeraren abestia "Bizi ganoraz" (letra ikusteko, klikatu estekan):
1997. urteko kanta, Gozategik, "Euskal Herria korrika":
2003. urtean, Ruper Ordorika eta Mikel Laboak, "Gero bat gaurdanik" (letra ikusteko, klikatu estekan):
2007. urteko ekitaldiko kanta, Niko Etxart eta Hapa-hapa eta Amaren alabak, "Heldu heldu korrika":
2011. urteko kanta, Gose taldearen "Pausoz pauso euskalakari":
2013. urteko kanta, Esne Beltzaren, "Bagoaz":
No comments:
Post a Comment