Gaur hartu ditugu aste santuko opor "merezidisimoak". Eta gaur bertan, arratsaldean, motxilak hartu, bartulok, arropak eta hamabost egunerako bagoatz Italia aldera, mendira eta bizikletan ibiltzera.
Egia esan Italiak ez ninduen gehiegi erakartzen, bueno, Italiako Giroa ikusten nuenean telebistan paraje zoragarrik eta mendi bikainek ikusten ziren, baina hortik at, bertako jendeak atzeaka egiten zidan (egia esan ia inor ez nuen ezagutzen, baina telebistan ikusten zena eta gure buruan egindako esterotipoengatik, ez ziren nire gustokoak).
Orain 8 urte Dolomitetara joan ginen udan, mendian eta bizikletan ibiltzera, eta pasada bat izan zen! Ze mendi eder, paraje zoragarri, bailara lasai eta herri polit ikusi genituen. Eguraldia ere lagun izan genuen, eta oso gustora ibili ginen, parajeak ezagutu eta kirola eginez. Handik aurrera ordea, ezer gutxi, orain dela bi urterarte, aste santuan Toscanara joan ginenean.
Hura bidaia bikaina! Eguraldi hotza eta nahiko euritsua izan genuen arren, zazpi egun bizikletak hartu eta alforjekin Toscanako bailara zoragarrian barrena ibiltzea plazer hutsa izan zen. Nomada sentsazioa ere apartekoa, denda hartu eta egunero toki desberdinean lo egiten genuen, gure otorduak prestatu, solasaldi dotore bat egin eta lagun arte bikainean ibili ginen. Sekulako oroimen polita geratu zitzaidan hangoa, gainera bi gida oso jator eta alai izan genituen, aurrez gure lagunek Afrikan ezagututako italiar bikote artista bat, lagun handiak egin ginelarik. Montalcino, Volterra, Siena, Montepulciano...hiri gehienak mendixka pikoen gainean egoten ziren, amaigabezko itsaso berde ziruditen belardien zaindari moduan. Bizikletan gure artean sortu zen giroa izugarri ederra izanik, harrez gero italiar bikote honekin beste pare bat aldiz egon garela, bat Euskal Herrian eta bestea iazko aste santuetan, Provenzan, han ere bizikletaz itzuli eder bat egin genuelarik.
Eta orain, Italiara goaz berriro, lehenik mendira, Milano inguruko mendi elurtuetara, eta ondoren Trentino aldera, Dolomita aldeko bailara eta mendietan ibiltzera, hotza pasatuko dugun kezka dugunez, arropa ugari eramatekotan gabiltza, ea maletan sartzen zaigun den.
Itzuleran kontu gehiago. Orain, Italiako kanta pare bat uzten dizkizuet (ziur abestuko ditugula han gabiltzanean):
"Bella ciao", Banda Bassottik abestuta. Berez kanta, II Mundu Gerrako italiar abesti bat da, agur irudi bat irudikatzen duela dirudi.
Hemen letra euskaraz:
-
- Goiz batean jaiki nintzen
- Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
- Goiz batean jaiki nintzen
- eta inbaditzailea topatu nuen
- Oh partisau, eraman nazazu zurekin
- Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
- oh partisau, eraman nazazu zurekin
- hemen hiltzen ari naizela sentitzen dut eta
- Eta partisau hiltzen banaiz
- Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
- eta partisau hiltzen banaiz
- ehortzi beharko nauzu
- Mendian ehortz nazazu
- Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
- mendian ehortz nazazu
- lore eder baten gerizpean
- Eta pasatuko den jendeak
- Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
- eta pasatuko den jendeak
- esango dizu: Zein lore ederra!
- Partisauaren lorea da
- Oh, agur eder hori, agur eder hori, agur eder hori, agur, agur!
- partisauaren lorea da
- askatasunaren alde eginez hil dena
Lehen bertsoa:
- Avanti o popolo, alla riscossa,
- Bandiera rossa, Bandiera rossa.
- Avanti o popolo, alla riscossa,
- Bandiera rossa trionferà.
Bigarren bertsoa:- Bandiera rossa la trionferà
- Bandiera rossa la trionferà
- Bandiera rossa la trionferà
- Evviva il comunismo/socialismo e la libertà.
- Aurrera herria, erreboltara
- Bandera gorria, bandera gorria
- Aurrera herria, erreboltara,
- Bandera gorriak garaituko du
Bigarren bertsoa:- Bandera gorriak garaituko du,
- Bandera gorriak garaituko du,
- Bandera gorriak garaituko du,
- Gora komunismoa/sozialismoa eta askatasuna
No comments:
Post a Comment