Bai, azken aldian perezarekin egon naiz ezer idazteko. Lana ere pilatu zait, beraz, oraintxe tarte bat dudanez, deskantsua alde batera utzi eta azken aldian gertatu zaidanen inguruko laburpentxo bat egingo dut:
- Azkena idatzi nuenetik, elurra desagertu da, bai herritik, baita mendietatik ere. Udaberri usaina dago kanpoan, badator pixkanaka berdetasuna gailentzen den urtaroa.
- Esaminak eta lanak zuzentzen denbora dexente eman dut, asteburuetan ere bai, goizean mendira joan eta buelta luzatuz gero, iluntzean egin behar. Ez naiz denbora libre askorekin ibili.
- Naparroako paraje zoragarri pare bat ere deskubritu ditut. Aurreko igandean Inbuluzketa inguruko mendi apaletan ibili nintzen eta baita Arriasgoiti ibarreko pinudi ilun eta bakartietan. Atzo, larunbata, Zarikieta mendizerrako bazter galdu eta tontor lasaietan zazpi orduko bira luze bezain polita egin nuen.
- Eta laister Italia aldera goazenez, bizikletan entrenatzen hasi naiz, eta ipurdiko min ederra edukiko dudala badakit bihar...
Horixe izango litzateke egindakoa hamabostaldi honetan. Ikusten dezuen bezala, nobedade handirik ez, tarteka zerbezatxo bat hartzen dut ordenadorean nabilela, hori ere momentu ederra izaten da, Paulaner bat patxadan hartzea, a ze plazerra!
Eta gaurko kanta baten pentsamentuan hasi behar naiz.
Hauxe erabaki dut. "Born to be wild", Steppenwolfena. Ez da gehiegi gustatzen zaidan kanta, baina bere esan nahiari ematen diot garrantzia, askatasunari egiten zaion deia, eta bizi dugun momentua aprobetxa dezagun "al maximo". Kantan esaten duena, besteak beste hauxe da:
"naturaren seme-alaba gara,
basati izateko jaioak"
"ez dut inoiz hil nahi,
basati izateko jaioa"
"jarri motorra martxan,
sartu autopistan abentura bila
eta gure bidean gurutzatzen dena,
maitea errealitate egin dezakezu.
Hartu mundua besarkada maitagarri batean
tirokatu zure arma guztiak batera
eta espazioan lehertarazi itzazu".
Klikatu hemen kantari buruz gehiago jakiteko.
No comments:
Post a Comment