Sunday, March 17, 2013

Paisaia ederrez disfrutatzeko

Gaur igande egun goibela dugu. Negua oraindik bere azken indarrak gastatzen ari den honetan, eta udaberriaren etorrera usaintzen den honetan, Euskal Herriko txokoei buruzko irudi batzuk jarriko ditut. EITBk egindako programen artean, Euskal Herria lau haizeetara deitzen zen programak, gure lurraldeko paisaia zoragarrien irudi bikainak agertu dizkigu.

Hemen badituzue esteka batzuk bideo horietako batzuk ikusteko.

Eta programan jartzen zuten kanta ere hemen jartzen dizuet. Loreena McKennitt kanadiar kantari ezagun eta bikainaren kanta ederra benetan. 

Kantari honen inguruko web orriaren esteka ere hemen doakizu.

Kanta hauxe da "Euskal Herria lau haizeetara" programan erabiltzen zutena paisaia ederrak erakusteko, hunkituta geratzen nintzen ni bai ikustean baita entzutean ere musika zoragarri hau. Kantari honek kanta asko ditu onak, gehienak lasai bezain bikainak, benetan merezi duela honen diska eta kantak entzun eta disfrutatzea. 


Loreena McKennitten, The book of secrets diskako "Prologue" kanta da ondorengoa:




Eta beste kanta eder bat eta paisaia lasai eta zoragarriez disfrutatzeko, ikus ondoko bideo hau: Loreena McKennitt, "La serenissima":



Eta bere kanta onenetakoa nire iritziz, "The highwayman", BIKAINA:





No comments:

Post a Comment