Monday, January 28, 2013

NAFARROA

Zer esan Nafarroari buruz? Esateko askorik ez daukat, sentipenak azaltzea ez baitzait erraza egiten, eta Nafarroak nigan sentipenak eragiten dizkit, sentipen sakonak. 


Makina bat aldiz ibili naiz Nafarroa aldean, txikitan oporretan Puente la Reinan egoten ginen, umeak ginen eta oso gustora pasatzen genuen, egunero piszinara joanez, udara zoragarriak ziren. Gero, Urbasako uztaileko egonaldi alaiak ere gaztetako oroitzapen ezin ederragoak dira, umeak ez ginen baina oraindik preokupazio handirik ez geneukanez, egun guztian jolasean genbiltzan. Pirineotako lehen ibiliak egin genituen Erronkari eta Zaraitzu ibar zoragarriak ezagutzea etorri zen ondoren, benetan bailara basatiak, ederrak, mitikoak. Ezin ahaztu nire sorterritik hain hurbil dagoen Aralar mendizerraren eremu handi bat Nafarroako parte dela, Putterri, Lizarrusti eta Igaratza aldean egindako ibiliak ere kontaezinak dira. 


Nafarroako txoko eta bazterrak deskubritzeko egindako ibiliak ere aipatu nahi nituzke, zenbat txango egin ditudan lurralde zabal hau ezagutzeko ilusioz. Zenbat ibili eta pasadizo bizi izan ditudan. Zenbat mendi, bailara eta erreka. Zenbat bide, pista eta pagadi. Zenbat herriska, belardi eta iturri. Malerreka, Baztan, Basaburua, Imotz, Baldorba, Itzagaondoa, Erroibar, Artzibar, Longida, Urraulgoiti, Romanzado... denak mendian ibiltzeko zoragarriak, bakoitzak badu bere berezitasuna, batzuk berde-berdeak, besteak menditsuak, lauak ere bai, bakartiak, isilak...


Nafarroa niretzat, herrialde mitikoa eta ederra da. Bertan nabilenean aurkitzen dudan lasaitasun eta pakea dira bertara joateko nire arrazoia.

Nafarroari buruzko kanta zoragarria da, Xabier Leteren "Nafarroa arragoa". Hunkitu egiten nau kanta honek, ezin ederkiago deskribatzen du lurralde eder hau. Kanta entzuten den bitartean, paisaiak ederki ikusi daitezke, eta letra hain da polita...




Nafarroa, arragoa,
argiaren pausaleku
haizearen ibil-toki zabal,
hesirik gabea.

Nafarroa, arragoa,
sua eta ura,
kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.
Amets bat baino gehiago,
ez oparotasun osoa:
nahiaren eta ezinaren 
burrukatoki ekaitzez betea.

Nafarroa, arragoa
mahats eta gari
maitasun eta gorroto
gezur eta egia gurea.
Nafarroa, arragoa
lur beroen sabel emankorra
eta goiko mendi hotzen mendetako loa.

Nafarroa, zuhur eta eroa,
lurrik maitatuena,
hormarik gabe utzitako etxea:
erreka gardenen negarrez
ibai lodietara ixurtzen ari den
odol bustikoarraren iturri bizia.

Nafarroa, arragoa
eta oinarri, eta oinaze
eta bidean zure bila ibiltzea ...
Pinudiek usaintzen dituzten
harri txigorrezko bidetan gora
o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.


Saturday, January 26, 2013

Noraezean

Bai, batzutan gertatzen da, ezta? Ez garela sentitzen gustora egiten ari garenarekin, bizi dugun bizimoduarekin, sentitzen dugunarekin, eta gurpil handi batean sartuta egongo bagina bezala gabiltzala, bertatik ezin atera, eta  gainera gurpilak eramaten gaituela norabait, baina ez guk nahi dugun lekura, beno, egia esan, iruditzen zait gehienetan guk geuk ere ez dakigula nora joatea gustatuko litzaigukeen. 


Eta ez dago derrigorrez gurpilaren barruan sentitu beharrik, niri askotan gertatzen zait hori, rutina bat hartzen dugu (bai, goizean jeiki, gosaldu, autoa hartu, lanerako bideari ekin, lanean ordu piloa egin, zeoze bazkaldu, askotan gogo eta ganora handirik gabe, autoa hartu, etxera itzuli, lan gehiago egin, afaldu, telebista ikusi, irakurri eta ohera) eta rutina eskas horretan ibiltzen gara, egunero berdina egiten, eta pentsatzen jartzen bagara, konturatzen gara, ze bizimodu tristea ezta? Makina bat aldiz igaro zait idea hori burutik, zertan ari gara bizi honetan? Zer daukagu egiteko? Zein da gure funtzioa? Zertarako gaude planeta honetan?


Ez al zarete pentsatzen jarri horrelako galderetan? Ni behintzat bai, eta zalantzaz betetako pertsona naizela ikusten dut, ez dauzkat gauzak batere garbi, erabakiak hartzeko orduan ere, ezin deziditu, beti segurtasunari begira, ezin arriskatu gauza berriak egiten, ezin ausartu egunerokotasun seguru hori hausten eta nire bizitzak daraman norantza aldatzen, askotan noraezean ibili gabe. Bai, halaxe da, nire ingurukoek esaten didate sarri, eta neu ere pentsatzen ibili naiz honen inguruan, nie inguru hurbilarekin ditudan lotura eta kate horiek oso astunak eta gogorrak direla iruditzen zait, eta horiek haustea kostatzen zait, nahiz eta (azken urte hauetan geroz eta gehiago), horren inguruan pentsatzen aritu naizen.


Puuuuuff, ikusten duzue, gaur traszendental samar nago, noraezean nabilen sentipena daukat, eta buruan ditudan idea pilo bat martxan jartzeko ausardiaren beharrean nago. Dena hartu, puskatu orain arteko guztiarekin eta urrutira joan, alde egin hemendik, nire iparra aurkitu eta nire bizitzari zentzua aurkitu, horixe dela uste dut gure bizitzan egin behar duguna.

Kanta bat jarri nahi dut agurtzeko, ez dut kanta tristerik jarri nahi, ea, pentsa dezadan...

Izugarri gustatu izan zitzaidan bere garaian, Thunder Road Bruce Springsteenena. Gaztetan entzun nuenean, askatasunari kanta izugarri eder eta alai bat iruditu zitzaidan, ez dakit, amesteko aukera nuenean beti iruditu zitzaidan, abentura izugarriak bizitzeko kanta aproposa zela. Bertsio desberdin dexente dituen arren, zuzeneko diskoan (1975-85 Live diskokoa) agertu zena jartzen dizuet, nik entzun nuen lehena. Hemen doakizue:

"Thunder Road"-Bruce Springsteen. Letra hemen ikusi dezakezu


Eta baita beste bat ere, kanta hau ere bikaina da. Mark Knopflerek egin zuen, "Local hero" pelikularako, Going home izena du kantuak, eta seguru hau ere ezaguna egiten zaizula. Niretzat kanta hau ere zoragarria da, eta ametsetan jarraitzeko musika ezin ederragoa, paraje zoragarriak datozkit burura kanta hau entzutean.




Disfrutatu.



Sunday, January 20, 2013

Sutondoan

Zeinen ondo eta gustora egoten den sutondoan. Neguko arratsalde luze eta ilunen laguna, hotzaren sendagile, makina bat kontu eta ipuin entzun ditugu suaren aldamean, milaka amets egin ditugu suaren garrei begira, eta emandako berotasunak kendu digu hoztutako gorputza.


sua
Gogoa eta animoa ere hobetzen digu, urduritasuna urrutira bidaltzen eta momentu goxoak biziarazten. Su garrek ematen diguten berotasunak eta kolore ederrak, etxeko zoko guztiak betetzen ditu, eta negu gogor eta umelari aurka egiteko armarik garrantzitsuena da. Zenbat izoztutako gorputz eta arima osatuko ote zituen mendeetan zehar, pentsa ze aurkikuntza izango zen historiaurrean sua, kobazuloetako hotza gainditzeko beharrezkoa.

Sua izaten dugu neguko kide, neguko zaindari, neguko lagun min. Egurrak erretzean ateratzen duen ke usain gozoa lagun dugularik, suari begira egotea plazer hutsa da.

Sutondoan entzuteko kanta pare bat. "Into the wild" pelikula berezi bat da, gizartetik ihes egin eta Alaskako lur izoztuetara joan zen gazte batena. Eddie Vedder-ek soinu banda izugarri polita egin zuen, sutondoan (Alaskara joan zen gazte hark hainbeste alditan faltan botako zuen ziurrenik) entzuteko aproposa. Eta letraren itzulpena ere badaukazue.

"Guaranteed"-Eddie Vedder:


Vivir de rodillas no es forma de ser libre 
Levantando una copa vacía pido en silencio 
que todos mis destinos me acepten como soy 
Así podré respirar 

Los círculos crecen y se tragan a la gente 
Pasan media vida dando buenas noches a esposas que no conocen 
Tengo la cabeza llena de preguntas y un profesor en el alma 
Y así son las cosas 

No te acerques más o tendré que irme 
Sitios que me atraen me poseen como la gravedad 
Si alguna vez hubo alguien que me retuviera en casa 
Ésa eras tú 

La gente que me encuentro en jaulas que se han comprado 
Piensan en mí y en mi vagar, pero no soy quién ellos creen 
Me indigno pero todos mis pensamientos son puros 
Estoy vivo 

El viento en mi pelo, me siento parte de todos los sitios 
Bajo mi ser hay un camino que desapareció 
Por la noche oigo a los árboles cantar con los muertos 
En lo alto 

Déjame buscar una forma de ser 
Considérame un satélite siempre en órbita 
Conozco las reglas pero ellas no me conocen a mí 
Garantizado

"Long nights"-Eddie Vedder

No tengo miedo 
Para cuando estoy solo 
estaré mejor de lo que estaba antes 

Tengo este punto de vista 
Voy a estar para crecer 
Quién era yo antes 
No puedo recordar 

Largas noches me permiten sentir ... 
Me estoy cayendo ... estoy cayendo 
Las luces se apagan 
Déjame sentir 
Me estoy cayendo 
Me estoy cayendo de forma segura a la tierra 
Ah ... 

Voy a aprovechar esta alma que hay dentro de mí ahora 
Al igual que un amigo nuevo 
Yo siempre sabré 

Tengo este punto de vista 
Y la voluntad de mostrar 
Siempre será mejor que antes 

Largas noches me permiten sentir ... 
Me estoy cayendo ... estoy cayendo 
Las luces se apagan 
Déjame sentir 
Me estoy cayendo 
Me estoy cayendo de forma segura a la tierra










Saturday, January 19, 2013

Pozik

Larunbata da gaur. Asteko egunik onena: lanik egin beharrik ez, berandu jaiki eta Nafarroako mendietara irteeratxoa egiteko egun aproposena. Ziklogenesisa zetorrela, baina, eguraldiari begiratu gabe, gaurkoan mendian bakarrik ibili nahi dut, nire bakardadean, nire pentsamenduekin eta paraje zoragarriez gozatzeko parada aparta ea daukadan.

Goizean 9ak aldera jaiki (uste baino beranduago, ohean gustora egoten zen), gosaldu, eta autoa hartu, eta hainbeste alditan hartutako norantzari ekin diot, Lizarrustiko pagadi artetik doan bide ederretik, Sakanara, ondoren Iruñara, handik Irunberri-Lumbier eta azkenik Urraulgoiti bailarako errepideari ekin diot. Bidean euria gogotik egin du. Irurozki herrira iritsi eta pereza abiatzeko, euria ari baitu eta eguraldia oso lainotuta dago. Epeltasunean geratzeko indarrei aurka egin eta botak jantzi ondoren abiatu naiz, bezperan gutxi gorabehera ordenagailuan ikusitako bideari ekinez.

Eguraldi pattala, euria eta haizea, hala ere, paraje hauek niregan eragiten duten sentsazioa ez da erraza esplikatzen. Izugarri polita da bailara hau, ez da oso berdea Baztan moduan, eztauka erreka politik Pirineotakoek bezala, eta ezta forma ederreko mendirik ere, Aralar edo Aizkorri aldean dauden modukoak. Gehiago esango nuke, baten bati agian ez zaio gustatuko, lursail zabalak eta ezpela nagusi den lur lokaztuak, pinudi mardulez jositako ingurua eta mendixkak ia-ia bata bestearen gainean dauden eremu kaotiko samarrak...mendi asko daude, oso inguru menditsua da, nahiz eta bertako mendi garaienak 1500 metro ez dituen, bailara altu dago eta hortik gora dauden mendixkek eta menditzarrek, oso forma bereziak dituzte, eta mendi hauen artean ibiltzeak (belardi, pista eta zuhaitz artetik) gozada bat da, oso bide bakartiak dira, oso ederrak, oso lasaiak...

Zenbat momentu paketsu eta eder igaro ditudan Urraulgoiti bailara honetako bide eta bidexka ezkutu eta bakarti hauetan! Zenbat momentutan ibili naizen despistatuta, jakin gabe non nenbilen, eta gero, bidea bilatzean ze lasaitua eta ze euforia sentsazio ederra! Zenbat alditan ibili naizen sasi artean, ezpel artean, pinu artean, biraoka, arramastaraz beteta, ezin aurrera eginik, ia etsiturik, baina burugogorra ere banaiz, eta ahal den guztietan aurrera egiten dudala badakit, oso itxura kaxkarra egon behar da nik atzera egiteko!

Gaurkoan, Irurozkitik gora igo eta Zaraitzutarren bidea deitzen zen pistatik nindoala, lainopean zeuden Urraulgoitiko mendi gailurrenen ikuspegi elurtua ikustea zoragarria izan da, ze lasaitasuna somatzen zen. Pista utzi eta bailaran behera egin dut, baserri batera, eta bere ondoan zegoen erreka batera iritsi naiz (gero esan didate Mugeta erreka zela) eta ezin nuenez gurutzatu, kriston handia baitzetorren, buelta hartu behar eta berriz gora, herri abandonatu bat ere aurkitu dut (baina norbait bizi da, hori ziur auto bat hantxe zegoen eta etxe pare bat berrituta zeudela ohartu naiz), elurrez inguratuta zegoen, eta bertaratu naizenean ikustea zer zegoen han, mastin handi bat agertu zait eta korrika alde egin behar izan dut. 

Zarikietako basora iritsi naiz, eta buelta erdi hartu eta behera egin dut, eta GPSa lagun nuela, baserrira jaitsi nahi nuen, oraingoan goizean iritsi naizen beste aldetik, eta hantxe komeriak, bidea ezin bilatu, pinu artean sartu naiz, bailara oso estu eta basatia somatzen zen goitik, egia esan pentsatu dut aukeraketa txarra egin dudala, lokatz artean ibili naiz, erreka bat gurutzatu behar izan dut hankak erabat bustiz, ezpel, sasi eta elorriek oztopatzen zidaten izugarri jaitsiera, baina azkenik bilatu dut baserria. Pentsatzen aritu naiz, a ze suerte izan dudan, ez nekien biderik zegoen edo ez, eta bilatu egin dut, nire baitan pentsatu dut abenturazaleei zorteak laguntzen diela, arriskatzen duenari, naturak babesa ematen diola.

Goizean euri piloa egin du, baina eguerditik aurrera batere ez. Baserritik Lareki herri abandonatura iritsi naiz (badute herri abandonatu hauek tristura  beraien barruan, horixe somatzen dut nik horrelako lekuetan, sekulako isiltasuna egoten da, baina ez da isiltasuna, esango nuke herria triste dagoela; baina erakarri ere egiten naute, badute zerbait sekretua gordetzen egongo zirenaren itxura, zenbat kontu entzungo zituzten orain erdi erorita dauden horma horiek, umeen zenbat jolas ikusiko zituzten, aspaldiko kontuak nolanahi ere) eta handik, jadanik nekatuta autora. Bidean ez dut inortxo ere ikusi, 6 ordutan inongo pertsonen zantzurik ere ez. Oso oso pozik nago. Gozatu egin dut.

Eta gozatu dut baita ere musika entzunez. Bakarrik noanean musika aparatu txiki bat eramaten dut eta kaskoak jarri eta hor ibiltzen naiz. Orain jarriko dudan kanta, gaurko nire mendietako ibilian lagundu nauen kanta zoragarri hauxe izango da, "Vine del norte", Ismael Serranorena. Ze polita den. Nik gaur igarotako egun zoragarriaren zatitxo bat kanta hau entzutean zuengana bidaltzen dizuet.

"Vine del norte", Ismael Serrano

Vine del norte buscando una canción y una cruz, 
y allí se cruzó un cometa, y en su estela estabas tú. 
En Madrid seguiría lloviendo, triste como lo dejé, 
y en Santiago con tus luces y su noviembre me quemé. 

Y fue después de un concierto, una noche en tu universidad, 
allí te encontré de nuevo, "Hoy te invito a carretear". 
"Acepto gustoso tu oferta, sólo con una condición: 
que no se acabe esta noche y que no me enamore yo". 

Andando por La Alameda, tú me empezaste a contar 
causas, azares y luchas, en estos días y al pasar 
por delante de La Moneda, tú tarareaste a Jara. 
Me miraste, "Así tan duro, tienes un aire a guevara". 

Y entramos en un bareto, y allí alguien cantaba a Fito. 
"A este paso me enamoro, sólo me falta otro pisco". 
"Déjate de historias, súbete ahí, y cántame una de Silvio". 
"Sólo si me das un beso", y todos cantaron conmigo. 

Salimos del bar borrachos, agarrados de la mano, 
y en la calle como siempre jodiendo andaban los pacos. 
Tú les gritaste "¡Asesinos!", y los dos echamos a correr. 
Tú reías, y en tu risa yo me veía caer. 

Pero, "¿Dónde has estado este tiempo? Se hace tarde, vete a casa", 
y en tu abrazo a lo lejos, creí oír a los Parra, 
cantando para nosotros. Será mejor que me vaya. 
Ahí quedé, solo, gritando, sin ti, "Te recuerdo, Amanda". 

"Te recuerdo, Amanda". 

Al tiempo llegué a mi norte, con una canción y una cruz, 
con la estela de un cometa, con tu mentira y con tu luz. 
En Madrid seguía lloviendo, tal como lo dejé, 
y en Santiago tantas cosas, hoy me muero por volver. 

Hoy me muero por volver. 


Friday, January 18, 2013

Musika (I)

Puuuuuuuuffff...ta zer idatziko dut nik musikaren inguruan? Ez naiz aditua, eta hemen jartzen dudanak ez du inoren jakinduria handitzeko balioko, hala ere, nire iritzia azaleratuko dut, gustoko baldin baduzue, segi irakurtzen. 
Musika ona eta musika txarra. Nik ez daukat holako irizpide argirik horren inguruan hitzegiteko, nire gustokoak diren edo ez esango dizuet. Musika entzutea ikeragarri gustatzen zait, beti daukat irratia, CDren bat edo ordenagailuan kantaren bat jarrita, eta autoan lanera bidean pasatzen ditudan ordu guztietan ere, musika daramat aldean. 

Gauza berezia ere gertatzen zait: orain urte batzuk asko gustatzen zitzaidan musika taldeak orain ez gustatzea, eta alderantziz ere bai. Beraz, hortik ondorioztatzen dudana da, musika gustatzea norberaren egoera eta animoaren arabera aldatzen dela (ez da bakarrik adinean aurrera goazen neurrian musika lasaia gehiago atsegin dugula, nahiz eta hori egia izan, beste aldera ere gertatzen da askotan). Ondorioz, gure bizitzako fase desberdinetan musika mota bat gehiago gustatzea bestea baino normaltzat jotzen dut.

Eta ze musika gustatzen zaidan...asko, musika klase asko, eta musika talde eta bakarlari pilo bat, zerrenda bat osatzea ez da erraza, baina nire bizitzan musikarekin lehen harremana izan ondoren gustoko izan ditudanak Mikel Laboa, La polla records, Hertzainak, Alaska, Barricada, Victor Jara, Mozart, Kortatu, Mano negra, Reincidentes, EH sukarra, Dvorak, Bruce Springsteen, Gun, Creedence Clearwater Revival, Su ta gar, Iron Maiden, Benito Lertxundi, Midnight oil, Bob Dylan, Xabier Lete, Guns n´ Roses, Imanol, Ismael Serrano, Pier Paul Berzaitz, Dire Straits, Erramun Martikorena, Vangelis, Enya, Mark Knopfler, Leonard Cohen, Rage against the machine, Mercedes Sosa, Eagles, Loreena McKenitt, Celtas cortos, Tom Waits, REM, Led Zeppelin, Marea, Manu Chao eta beste hainbat orain ez naizenak gogoratuko. 

Zerrenda hori ikusten baduzue, danetik dagoela ikusiko duzue, euskal musika lasaia, musika klasikoa, rocka (inglesez, euskaraz), Euskal rock erradikala, espainiar kantautoreren bat, hegoamerikarrak, heavya, musika zeltiarra, hardcorea eta beste hainbat. Musika danetik gustatzen zaidala azaldu dut lehen, daukadan aldarte eta umorearen esku egotean da normalean kanta bat atsegitea edo ez, eta ondorioz, ikusten duzue, umore aldaketa asko izaten ditudala, je, je, je... horrela da ezta?

Nire bizitza musikala noiz hasi zen pentsatzen jarrita, seguraski eguberritako kantaldietara atzeratu beharko ginateke, baina haien oroitzapen handirik ez daukat, gainera nahiko antisoziala nintzelakoan nago, eskolan genbiltzanean ateratzen ginen kantuan, baina azkar utzi nion horretara joateaz, eta gainera, etxera kantatzera eskolako taldea etortzen zenean, ni ezkutuan egoten nintzen, lotsatuta, hori da hori paspana nintzena!

Baina umetako kontuak ahaztu eta gaztetakoetan murgilduz, esango nuke nire kabuz, kriterio pixka batekin entzun nuen lehenengotako zinta (izebek etxean utzita zeukaten irrati-kasette zahar bat erabiltzen nuen, eta hantxe izan zen musika entzuten nuen lehen aldia), Mikel Laboaren zinta bat izan zen, grabatutako BASF markako zinta bat, gogoan dut oraindik. Kajan ze kanta zeuden jartzen zuen, Lau-bost diska zen, eta izugarri polita iruditu zitzaidan. Hura jarri eta jarri. Berriz eta berriz, gustora entzuten nuen. 

Garai hartan, baita ere, lehengusuekin elkartzen ginen astebukaera guztietan, eta orduantxe radiokasetta hartu eta gure kontu, txiste eta elkarrizketak grabatzen genituen. Zenbat zinta izurratu ote genituen horrela, zinta originalak zirenak, guri gustatzen ez zitzaigunak hartu eta zulo batzuk izaten zituzten eskina batean. Zulo horiek zeloarekin estaliz gero, zinta horren gainean grabatu zitezkeen gure kontuak, horrela zintan zegoen musikaren gainetik jarriz. Gogoratzen naiz zinta batzuen izenburuekin, I jodele so gern (musika tiroldarra zen), Los chalchaleros eta beste hainbat, ez dakit zinta haien jabea gertatutakoaz ohartu zen, baina guretzat zinta horiek gure probatzeko aparatu ezin hobeak zirenez, gure jabetzakoak bailiran hartuta genituen.

Mikel Laboaren Lau-bost zinta hura, esan bezala izan zen lehenetakoa, oso musika ona, euskalduna, deskubrimentu ederra, baita Victor Jararen "El derecho de vivir en paz" zinta ere, oso kanta politak zeuden hemen ere, "Ni chicha ni limoná", "Las casitas del barrio alto", "El derecho de vivir en paz" . Niretzat musika "reibindikatiboa" ere bazegoela ikustarazi zidan zinta izan zen, eta asko gustatu zitzaidana, ziurrenik nire fase rebeldean egongo bainintzen. 

Hortik aurrera hasi nintzen lagunekin kalera irtetzen eta juergetan, Barricada izango zen oso fuerte eragin zidan ondorengo taldea, adin hauetan lagunen artean konpartitzen genituen zintak, grabatu eta Ordiziako tabernetan entzun musika piloa. Baina honen inguruan ondorengo batean idatziko dizuet.

Orain bi musika pieza jarri behar ditut. Bat Victor Jararena izango da, garai haiek gogoratzeko. "El derecho de vivir en paz" da kanta, oso kanta polita iruditzen zait, letra sakonekoa. Egon lasai, Jarari buruzko monografiko bat ere idatzi behar baitut.

El derecho de vivir en paz (Victor Jara)

El derecho de vivir 
poeta Ho Chi Minh, 
que golpea de Vietnam 
a toda la humanidad. 
Ningun cañon borrara 
el surco de tu arrozal. 
El derecho de vivir en paz. 

Indochina es el lugar 
mas alla del ancho mar, 
donde revientan la flor 
con genocidio y napalm; 
la luna es una explosion 
que funde todo el clamor. 
El derecho de vivir en paz. 

Tio Ho, nuestra cancion 
es fuego de puro amor, 
es palomo palomar 
olivo de olivar 
es el canto universal 
cadena que hara triunfar, 
el derecho de vivir en paz.


Eta bestea Neil Youngena. Gaur bazkaltzen nengoela, telebistan berari buruzko albiste bat eman dute, bere bizitzaren inguruko pelikula bat estreinatu dutela, eta abeslari bikain honen kanta onenetakoa ("Heart of gold") jartzen dizuet. Honek, bai kantariak, baita kantak ere, merezi du beste kapitulu bat aparte, lana pilatzen ari zait, baina gustora idatziko dizuet.

Jarri lasai, relajatu eta entzun kanta izugarri eder hau. Disfrutau!

(Oharra: beheko kanta eta diskari informazio osagarria jakin nahi duenarentzat, wikipediarako estekak jarri dizkiot).

"Heart of gold" (Harvest diskoan dagoen bertsioa)

"Heart of gold" (Zuzeneko bertsioa)



Oaintxe entzuten egon naiz kanta hau, eta hotzikararekin egon naiz. Bi bertsioak bikainak dira, niri diskokoa brillantea, zoragarria iruditzen zait eta zuzenekoa ere, oso-oso polita.

Thursday, January 17, 2013

Negua

Negu beltza
Negu grisa
Negu hotza, haizetsua, handia.

Eguzki izpien berotasun urria, 
ilargiaren zurbiltasun hotza,
izarren argitasun urrutikoa.

Elur zuria,
haize gogorra,
izotz hotza
lore tximeldua,
hosto eroria, 
zuhaitz biluzia.

Baso goibela, 
baso zabala, 
baso ederra.

Errekaren xuxurla jostaria,
mendien hoztasun zabala,
baserrien iluntasun urruna,


Haizearen astindua, 
euriaren bustidura,
elurraren fereka
txorien ixiltasuna,
tximeleten lozorroa,
naturaren pakea.

Egurraren sua, 
suaren kea,
kearen usaina,
sutondoko goxotasuna,
ipuinen laguntasuna,
solasaldien oparotasuna,
lagunen handitasuna,
norberaren poztasuna.

Poetak esaten zuen bere bertso batean: "elurrak dakarren patxada sakona...". Bai horixe, hala dela diot nik ere. Zenbat gustatzen zaidan negua! Eta neguan bakarrik ibiltzea, basotzar zabal, isil eta goibel horietan barna izugarria da, nire izakerarekin bat datorren parajea horixe dela konturatu naiz.


Eta neguak sortzen didan sentipenak jasotzen dituen poema da ondorengo hau, Xabier Letek idatzitako poema bikain baten letra dator segidan. 

Eta ikus ezazue bideo hau, poesia horri sarrera bat egiten dio, gero osorik errezitatuz. Eta errezitaldiaren amaieran Joxan Goikoetxeak soinuarekin jotzen duen piezak, guztiz hunkitzen nau, begiak lausotuta eta bustita jartzen dizkit entzuten dudan bakoitzean. Benetan zoragarria.


Neguan izan zen-Xabier Lete 
(Egunsentiaren esku izoztuak poema liburutik jasoa)

Azaroko arratsaldean elurra ikusi dut
Bianditz mendiaren hegal-gailurretan,
xuri hartan begirada itsatsirik
“berriz ere negua atarian”
esan diot ahots apalez nere buruari,
zer nolako hunkidura elur xuriena
nerabeak ginenean herri galdu hartan…
begiratzen genituen bortuak, mendilerroak
eta han ekialdean Nafarroa zegoela esaten ziguten,
Lesaka, Baztan, Auñamendiak
haratago Europako erresumak edo agian Errusia
eta baikenekien noraino ailegatzen zen mundua,
baina mendilerro hurbil haietatik zetorkigula dena

Hori ongi genekien gure ez jakin eskasean,
hodeiak, ekaitzak, elurrak eta negua,
eta izendatzearekin eraikitzen zirela gertakizunak
eguratsen aldaketak iragarri eta halabehartuz…
gero laster eguberria genuen atarian
eta Olentzero ikazkina menditik jaisten zenean
sua eta mezua bailarara ekarriz
gure bihotzetan zilarrezko txintxarriek
errepikatzen zuten zorion harrituaren doinua…
penaz begiratzen genien orduan zoritxarrekoei
eta haiengandik hurbilago ginen sentitzen
zorteak onizatearen atari epeletatik uxatu zituelako...
gaur, izan ginen hartatik

Ia ezer ez denean gelditzen
berriro xuriz jantziak ikusi ditut mendiak,
ekialdeko bortuetara begiratu dut hunkitua
eta barnearen barne barneratuenetik esnatu zait
denboraren abaraskaren pean
estalia zegoen kantua:
goiko mendian elurra dago, errekaldean izotza.


Wednesday, January 16, 2013

Tristura

Egun batzuk goibelak eta tristeak dira. Gaur da horietako bat. Eguraldiak ere ez du laguntzen, eta nire barnea ere horren islada da.


Inguruak ere eragiten du, gaurkoan nire inguruan ibili diren gazteek ez dute asko lagundu. Bizitza lasai eta erosoa duten arren, ezin gustora bizi, liskarra eta eztabaida behar eta gezurra ugari ahoan erabiltzeko ohitura txarra. Ayyyyyyy, zenbat duten ikasteko! Bidaliko nituzke gustora batzuk, makina batean sartu eta Afrika aldera, ikusteko hango ume eta gazteak ze pozik bizi diren, hemengoek baina tontakeria askoz gutxiagorekin, umiltasun handiagoz eta irrifarrea aurpegian dutelarik.



Eskerrak eman nahi dizkiet gaur ni alaitzen saiatu diren (eta lortu duten) bi lagunei, bazkaltzeko ordu ederra pasatu dut zuekin. Zuek bezalako gutxi daude.


Gaurkoan kanta hauxe jarri behar dut, Ainhoa Artetaren bertsioan. Kanta hau Benito Lertxundik ere abesten du, baita Txomin Artola eta Amaia Zubiriak ere. Denak dira politak. Hementxe dituzu hirurak.









Badute Iparraldeko abestiek, kutsu sentikor nabaria, niri barneraino iristen zaidana, horrelako kantek Iparraldeko paisaia zoragarri bezain bakartiak gogora ekartzen dizkit, eta malenkoniatsu jarraitzen dut...

Goizian argi hastian (Herrikoia)

Goizian argi hastian, 
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta 
goratik hasten kantan. 

Txori eijera, hain alegera, 
entzuten haidanian,
ene bihotzeko tristura 
laister duak aidian. 

Ene txoririk maitena, 
zertaz jin hiz ni gana 

Iratzarrazi nialarik 
ametsik eijerrena.
Jinik hain goizik, uste hiena 
baniala hanitx pena? 

Ez, ez, habil kontsolatzera 
malerusago dena.



Tuesday, January 15, 2013

Erreka: Txikitan eta handitan beti lagun

Hementxe nago errekaren hotsa entzuten. Erreka oso indartsu dator, harrien hotsa entzuten da, pentsatu urak daraman indarra. Barruan daramatzan harriak ateratzen duten zaratak kezkatzen gaitu, hori da errekaren ondo-ondoan bizitzearen ondorioetako bat. Udaran ematen duen freskurak eta hots lasaiak gauetan lo egiteko izugarri laguntzen didan moduan, oraingoan larritasuna bihurtzen da. Erreka oso handituta doa, ur piloa darama, udaran erreka erdian jolasti ibiltzen diren nire barbo lagunak, seguraski erreka ertzera hurbildu direla eta harri azpiren batean dabiltzala korrontetik babestu nahiean.


Erreka ondoko etxe batean jaiotzeak ere bere tokea ematen duela pentsatzen dut. Kuartoko leihotik sartzen den uraren hotsa gauero izan dut lagun (bai, bai, Xalba, tarteka ere barboak uretan ateratzen zuten hotsak ere bai, hotsa ordea, eh? besterik ez) eta ametsen zaindari. Etxearen kontra dagoen zubia ere nire laguna izan da, kanpolibrean gozo eta gustora ibiltzeko pasabidea. Bai, hormigoizko zubi sendoa, orain dela urte asko bere paretak galdu zituen huraxe, abuztuko uholde indartsu batean urak paretarik gabe utzi zuena. Gogoratzen dut burdinezko baranda eskas hura jarri ziotenean, nola harritu ginen. Baina hau al da orain jarri behar dutena? Itsusia erabat, aurrekoa bai zela dotorea.

Makina bat jolas egin ditut txikitan errekan, etxe ondoko errekan. Zapatilla  eta arropa zaharrak jantzi eta lagunekin ezkaluak harrapatzen, amorraiak hartu nahian, behin baino gehiagotan uretara erori ere bai. Sugeak ikusten harriz txikitu arteko onik ez genuen izaten, eta errekan pixkat aurrera egitea, sekulako abentura zen, lurralde berriak esploratzen zebilen abenturazaleak sentitzen ginen. 

















Gure jolas ohikoenak eta gustokoenak ezkaluak harrapatzeaz gain, goroldioa hartu eta batak besteari botatzea zen, makilekin puntan hartu eta txiiiiiiiiiuuuuuuu botatzea, eta kontuz ibili behar, goroldioak jo ezkero, dena zikintzea eta bustitzeaz gain, eta uzten duen usai txarrarekin batera, besteen aurrean patoso samar geratzearen lotsa zekarren. Kontuz ibili behar. Udaran errekan goroldio asko pilatzen zen, eta gu gustora, jolas egiteko aukera baitzen guretzat. Baita harriak hartu eta uretara botatzea, bota eta bota, bakoitzak ze hots ateratzen zuen entzunez, eta berriro hartu harriak, borobilak, karratuak, edozein formatakoak...edo harriak errekaren beste aldeko ertzeko mugara justu-justu botatzea, punteria probatzeko jolas bikaina, baita bi harri hartuta, bata gora-goraino bota eta uretara erortzean beste batekin hura erortzen zen lekura jaurtitzea, eta nola ez, nire faboritoetako bat, hartu harri zapalak eta putzu bare eta handi samarra bilatzean zopak egitea, lau, bost edo hamaika, ahalik eta gehiena, aspertu gabe, horixe izaten zen erronka, beti hobetu nahian, jotake, ezin aspertu. Eta etxera bueltatzean,  amarentzat lana, beti baikenuen arropa zikina, bustita edo hautsita, baina tira, aurrera, hurrengo egunean berriro berdina egitera. Erreka zen gure jolastokia.

Orain pentsatzen dudala, a ze pakea eta lasaitasuna, hirietan ez zen horrelakorik egongo, eta gu ederki eta gustora ibiltzen ginen, gure "abenturak"  bizitzen, eta ziur nago ama eta aiton-amonak ere lasai egoten zirela, behintzat etxetik gertu geunden eta aldameneko errekan, leku ezaguna eta laguna.

Neguan ere banuen errekarekin entretenimentua. Sukaldeko leihotik begira egoten nintzen, erreka hazten zenean eramaten zituen gauza pillllllloak ikusi nahian: enborrak, bidoiak, belarrak, plastikoak...urak zeraman indarrari kasu gehiegi egin gabe, horixe zen denborapasa, zenbat gauza zekartzan ikustea, geroz eta handiagoa ikustean, hori zen hori altxorra!

Eta orain, hau idazten ari naizela, Kotxera zaharreko beheko pisuan, leihotik bestaldean uraren indarraren hots ozena entzuten dut, gure lagun errekarena.

Eta gaur ze kanta jarriko dudan, ummmmmm... ez dakit bada, beno, asko okurritzen zaizkit, baina hauxe jarriko dizuet. Espero gustoko izatea.

Bruce Springsteen-The river

Kanta goibela iruditu izan zait beti, baina polita da kantuaren letra, hemen doakizue ingelesez eta gaztelaniaz. 


I come from down in the valley
where mister when youre young
They bring you up to do
like your daddy done
Me and mary we met in high school
when she was just seventeen
We'd ride out of that valley
down to where the fields were green

Wed go down to the river
And into the river wed dive
Oh down to the river
we'd ride

Then I got mary pregnant
and man that was all she wrote
And for my nineteen birthday
I got a union card and a wedding coat
We went down to the courthouse
and the judge put it all to rest
No wedding day smiles
no walk down the aisle
No flowers, no wedding dress

I got a job working construction
for the johnstown company
But lately there aint been much work
on account of the economy
Now all them things
that seemed so important
Well mister they vanished right into the air
Now I just act like I dont remember,
Mary acts like she dont care
But I remember us
riding in my brothers car
Her body tan and wet down at the reservoir
At night on them banks Id lie awake
And pull her close
just to feel each breath shed take

Now those memories
come back to haunt me,
they haunt me like a curse
Is a dream a lie
if it dont come true
Or is it something worse that sends me
Vengo de la parte baja del valle,
donde, cuando eres joven
te enseñan a hacer las cosas
de la misma forma que las hacia tu padre
María y yo nos conocimos en el instituto
cuando ella tan solo tenía 17
escapamos de este valle
hacia donde los campos eran verdes.

Solíamos ir al rio
y en el rio nos sumergíamos
solíamos dejarnos llevar
por su corriente.

Pasó el tiempo,
y María quedó embarazada
y para mi 19 cumpleaños,
me regalaron un contrato de trabajo y un traje de boda.
Fuimos al juzgado,
y el juez hizo el resto.
Sin sonrisas de día de boda,
sin paseo hacia el altar,
ni flores ni traje de novia.

Tengo un trabajo en la construcción
para la compañía Johnston
pero últimamente dicen que la cosa está mal
debido a la economía y todo eso.
Ahora, todas aquellas cosas
que antes eran importantes para mí
parecen desvanecerse en el aire
Yo actuo como si no recordara nada del pasado,
y María como si no le importara.
Pero aún recuerdo aquellas escapadas que
haciamos en el coche de mi hermano
Si. Recuerdo su bronceado y húmedo cuerpo
yacer a mi lado, tumbados por las noches
a la orilla del lago.
Solía tumbarme cerca de ella,
para oirla respirar a mi lado.

Todos esos recuerdos
vuelven a mi persiguiéndome
como una maldición
Es un sueño, una mentira
si no se hace realidad.
O es algo peor lo que me envía hacia el río.


(Iturria: letrastraducidas.net)

Sunday, January 13, 2013

Elurra eta basoa

Gaur mendira joan gara Ataungo kuadrila, Aralar aldera. Goizean pereza handia, eguraldi umela eta lainotua, hala ere gora abiatu gara tertulia gozoan.      Horrela joan gara tarte batean, Aralarko inguru eta txoko polit eta lasaiak ikusiz. Giro goibela dago, eta erabateko ixiltasuna dago, natura hilik egongo balitz bezala, negua igarotzeko lozorroan. Baina ze paraje ederrak.

Goraka goazen neurrian, elurra agertu zaigu. Elur zuri eta lehorra, ibiltzeko erosoa, eta basoan sartu gara, Aralarko pagadi handi eta basatian. Dena zuri dago, harriak ere zurituta eta pagoak ere manta zuri batez jantzita, eta ixiltasun bare eta zoragarria dago, txoriak gaur zuloren batean sartuta egongo dira eta udaran inguru hauetan ibiltzen diren ardi, behi eta behorrak, beheko lursailetara aspaldi jaitsita daude. Eta basoan ibiltzeak, nire barnea erabat lasaitzen du, zenbat atsegin dudan pagoen artean ibiltzea, lurrean dagoen orbela astinduz, tarteka agertzen diren putzuak saltatuz eta lokaztiak sahiestuz (nahiz eta batzutan, plasta! lokatz putzu likatsuan hanka sartu eta bertatik hanka eta bota ateratzeak ere lana ematen digun).

Elurra betidanik gustatu izan zait, txikitan ere izugarri gustatzen zitzaidan, elurra egiteko desiatzen egoten nintzen, elur pelotak egin eta bota, lagunekin gehiegi ez nuen jolasten, baina etxe inguruan elur bolak hartu eta bota, zuhaitzei, argi posteei, etxeko leihoei eta baita errepidetik igarotzen diren automobilei ere. Tarteka elurrezko panpinen bat ere egiten nuen, eta gehienean bakarrik ibiltzen nintzen, nire arrebari ez baitzitzaion elurretara joatea gehiegi gustatzen, eta ni, berriz, jostari, gustora, eskuak eta oinak hoztu arren, benga, segi elurretan. Eta noski, plastikoa hartu eta aldapa gora igo, eta iuuuuuuuuuffffff, beheraka abiada bizian, belozidadea hartu eta azken momentuan frenatu eta benga, berriz gora, behin bidea egin ondoren, geroz eta azkarrago jaisten da eta beraz, geroz eta gustorago. Han ibiltzen nintzen, jotake, elurraz gozatuz. Beno, halako batean, akordatzen naiz, nola plastikoarekin goitik behera nindoala, berandu frenatu eta bost metroko altuerako pareta batetik erori nintzela, belardi batetik beherakora, eta eskua hautsi nuen. Nire arrebak erorikoa ikusi zuen eta berak lagundu zidan, etxera etorri eta eskua minduta eduki nuen, eskaiola jarri eta konpondu zen ordea, badakigu umeetan egindako lesio eta hausturak zeinen erraz sendatzen diren.

Oraindik ere gustokoa dut elurra, orain ere elur bolak egin eta lagunekin zirika ibiltzen naiz, baina plastiko garaiak igaro ziren, orain elurrak dakarren patxada sakonak liluratzen nau eta sortzen dituen paisaiak zoratzen.

Elurra eta basoa, elurretan basoa, basoan elurra, biak batera, lasai eta gozo bertatik ibiltzea plazer hutsa da.  Pentsamendu asko etortzen zaizkit burura, zeinen gogorra den horrelako tokia, bizitzeko ez da batere erosoa, baina aldi berean nolako bakartasun sentsazio ederra eta patxada sakona dakarrena niregana.


Makina bat itzuli egin ditut basoetan barrena elurrik gabe, eta ipotx edo elforen bat agertuko ote litzekeen zai egon izan naiz, a ze toki ezkutu bezain zoragarriak. Eta makina bat itzuli egin ditut elurtutako basoetan ere, bizitza elurraren azpian ixilik eta lozorroan dagoela somatuz.

Itzuliko naizela ziur nago.

Ez dakit zergatik (beno, asko gustatzen zait kanta, baina gaiarekin ez dakit ze lotura duen), pentsatzen aritu naiz, eta elurrari lotutako kanta baten bila nenbilen bitartean, hauxe bururatu zait, beraz, hor doakizue. Disfrutatu kantaz eta elurraz!

The last of the mohicans-Main title. Trevor Jones & Randy Edelman.







Saturday, January 12, 2013

Zeruan kometak dabiltza

Bai, horixe, aurrekoan esandakoari jarraituz, zeruan ez daude bakarrik hain eder diren eta urrun dauden izarrak, tarteka beste zerbait ere ikusi daiteke: euria botatzera doazen laino potoloak, hegaldi bare eta ederrean dabiltzan saiak, ikusten ez den haize bolada indartsuak ere somatzen ditugu, baita udazken aldean zuhaitzak biluztuz alde egiten duten hosto piloa...


Baina ez dut jarraitu behar hainbeste atsegin dudan naturari buruz hizketan, baizik eta oso tarteka zeruan ikus daitezkeen beste elementu batzuetaz baizik, kometetaz. Beno, egia esan kometetaz ez, baizik eta irakurri berri dudan liburuari buruz "Cometas en el cielo", Khaled Hosseini idazlearena.

Gaur egun ez dira ikusten gure inguruan kometarik (ez behintzat gu bizi garen inguru triste? honetan), txikitan gogoratzen naiz nola jolasten genuen bakaziotan, Urbasara joaten ginenean, gure pinudi maite hartan egiten genituen egonaldie luze haietan, kometak hartu eta han ibiltzen ginen ezin asmaturik, eskerrak belardi zabalak zeuden, bestela geratuko ziren makina bat zuhaitzetatik zintzilik.



Liburura (eta gaira) itzuli behar naiz. Liburu batekin hasi aurretik, kanpotik begiratzen diogu, eta honek oso azal erakargarria zuen liburuak, bi mutiko bizkarretik helduta, zeru urdin-urdinean kometak hegan dabiltzan bitartean, urrunean mendi elurtuak eta aldamenean desertu lehorra somatzen delarik. Egia esan, istorio goxoa egongo denaren irudia da, eta laguntasuna iragartzen duena. Ez noa hemen kontatzera zer gertatzen den, baina liburua IZUGARRI ONA da, bikaina, EXTRAORDINARIOA (nire lankide batek esango zukeen moduan), benetan gomendagarria. Afghanistanen girotuta dago, bi mutikoren laguntasunaren inguruan doa istorioa aurrera, eta benetan polita dela. 

Irakurtzen ari garen bitartean, istorian erabat sartzea lortzen da, eta protagonistei gertatzen dena benetan sentitzera iristen dela ere esango dut, hunkituta egon naiz une batzutan, pozik besteetan, tristura ere lagun izan dut, baina istorioa bikaina da, hau irakurtzen ari zareten guztioi (bizpairu ba ote zarete?) irakurtzera animatu nahi zaituztet.

Lurralde azpigaratu bateko bizimodua ere isladatzen da liburuan, agian ez oso sakonki, baina aurten Indian ibili ondoren eta hango errealitatea ezagutu  ondoren, ederki ulertu eta "ikusi" ere egin ditut liburuan deskribatzen diren herri eta paisaiak. Euskal Herritik, haruntza garraiatu izan bainintzen bezala egon naiz liburua atsegin handiz irakurtzen, tarteka negar malko bat ere erortzen zela aitortu egin behar...

Badugu bai zer ikasia holako herrialdeetan bizi den jendearengandik, iruditzen zaigu lurrezko etxeetan bizi direlako, arropa gutxi eta eskasez jantzita dabiltzalako eta inguru zikinetan bizi direlako, gu baino askoz okerrago bizi direla, baina hori horrela ote da? Gu baino tristeago bizi ote dira? Nik esango nuke ezetz, ezta gutxiago ere, preokupazio gutxiago eta alaitasun handiagoa ikusten da kaleetan, mugimendu izugarria, tertulia giro ederra (guk hainbeste alde batera utzi duguna...) eta patxada, bai, patxada lagunekin egoteko, familiarekin, auzokideekin, hemen, gure mundu zibilizatuan falta zaigun patxada, beti gabiltza presaka, ez dakit nora iristeko gainera... Eta umeak berriz, kalean, lasai jolasean, hautsetan, lokatzetan edo ur zikinetan, beraien bizi poza eta bizitzeko gogoa erakutsiz.

Kanta bat, niri polita iruditzen zait, buruan neukan kanta, baina ez nekien izena, bila ibili ondoren topatu dut, ea zer deritzozuen. Ni, desertu inguruko herrietara eramaten nau, haizea libreki ibiltzen den leku eder horietara.

Cheb Mani da kantaria, Douha alia du kantak izena.