Gaur eguna normal hasi da. Lanera nindoala, lehen sorpresa. Deskarga gaina pasatzen ari nintzela, Aralar aldera begiratu eta sekulako egunsentia. Une oso laburra izan da, baina egun guztia horretan pentsatzen egon naiz. Kolore naranjatuzko laino finez jantzita zegoen oraindik guztiz argitu gabe zegoen zeru goibela. Zoragarria. Horrelako egunsenti eder eta bikainak ikustean, behin baino gehiagotan pentsatu dut: eta orain lanera sartu behar? Mendian lasai eta pozik ibili besterik ez, paisaia eta eguraldi zoragarriaz gozatuz eta lau hormen artean sartuta pasa behar eguna? Gustora autoa geratu, buelta hartu eta ihes egingo nuke, naturak eskaintzen digun antzeztoki horretako aktore izateko.
Gero lana, lana eta lana. Klaseak eman, galderak, zalantzak, azalpenak...
Autoan berriro etxera bueltan, blogean zer idatziko pentsatzen, neguaren inguruko zerbait tokatzen da gaur...
Ummmm..... Zer jarriko dut...???
Iasta! Goizean ikusitako egunsenti bikainak lagundu dit: NEGU HURBILAK kanta da egunsenti horri lotu diodana. Bai horixe! Xabier Leteren letra eder, sentikor eta sakona, Mikel Laboaren doinu zoragarri batean.
Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan...
Makina bat aldiz pentsatu dut letra horretan. Egia esan kantarekin ez naiz gogoratzen udara denean, seguraski ez nauelako izutzen laister etorriko den neguak. Neguan oroitzen naiz gehiago, kantako doinu triste eta goibelak, dirudienez, neguan dakarkit gogora.
Metafora ederra iruditzen zait, gizakia bere osotasunean (uda betezko beroan) dagoenean ez dela arduratzen gero (zoritxarrez guk nahi baino azkarrago) etorriko den heriotzaz (negu hurbila, alegia), orainak gero ere irauten baitu, eta bizi garen momentua disfrutatu eta gozatu egin behar denaren mezua ere bidaltzen digula ulertu nahi dut nik.
Eguzki eder joan guztien argia baitu bihotzak
eta begien mila ernegai iraganaren oroitza
Marabillosoa! Hau entzutean, nire lagun handiak datozkit gogora, beraiekin igarotako momentu alaiak, bizitako une politak...badakit beti egongo direla nire begien ernegai.
Eta amaiera: Amets betezko loa baitakar, behin betirako hiltzeak.
Zer gehiago erantsi? Heriotza hori izango dela espero dut, amets betezko lo lasaia eta bizi izan dugunaren oroitzak ekarriko dizkiguna.
Kanta honen letra hementxe dugu:
Ez nau izutzen negu hurbilak
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.
Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak.
Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren larrak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biharrak.
Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.
uda betezko beroan
dakidalako irauten duela
orainak ere geroan
nolabaitezko kate geldian
unez uneko lerroan
guztia present bihurtu arte
nor izanaren erroan.
Ez nau beldurtzen egunsentian
arnas zuridun izotzak
nun dirudien bizirik gabe
natura zabal hilotzak
eguzki eder joan guztian
argia baitu bihotzak
eta begien milla ernegai
iraganaren oroitzak.
Ez nau larritzen azken orduan
arnasa galdu beharrak
bide xumea hesituarren
amildegiaren larrak,
ardo berriak onduko ditu
mahastietan aihen zarrak
gure oraina arrazoiturik
beste batzuren biharrak.
Ez nau iluntzen baratzatikan
azken loreak biltzeak
muga guztien arrazoi billa
arnas gabe ibiltzeak
arratsaldeko argi betera
zentzu denak umiltzeak
amets betezko loa baitakar
behin betirako hiltzeak.
No comments:
Post a Comment