Friday, January 18, 2013

Musika (I)

Puuuuuuuuffff...ta zer idatziko dut nik musikaren inguruan? Ez naiz aditua, eta hemen jartzen dudanak ez du inoren jakinduria handitzeko balioko, hala ere, nire iritzia azaleratuko dut, gustoko baldin baduzue, segi irakurtzen. 
Musika ona eta musika txarra. Nik ez daukat holako irizpide argirik horren inguruan hitzegiteko, nire gustokoak diren edo ez esango dizuet. Musika entzutea ikeragarri gustatzen zait, beti daukat irratia, CDren bat edo ordenagailuan kantaren bat jarrita, eta autoan lanera bidean pasatzen ditudan ordu guztietan ere, musika daramat aldean. 

Gauza berezia ere gertatzen zait: orain urte batzuk asko gustatzen zitzaidan musika taldeak orain ez gustatzea, eta alderantziz ere bai. Beraz, hortik ondorioztatzen dudana da, musika gustatzea norberaren egoera eta animoaren arabera aldatzen dela (ez da bakarrik adinean aurrera goazen neurrian musika lasaia gehiago atsegin dugula, nahiz eta hori egia izan, beste aldera ere gertatzen da askotan). Ondorioz, gure bizitzako fase desberdinetan musika mota bat gehiago gustatzea bestea baino normaltzat jotzen dut.

Eta ze musika gustatzen zaidan...asko, musika klase asko, eta musika talde eta bakarlari pilo bat, zerrenda bat osatzea ez da erraza, baina nire bizitzan musikarekin lehen harremana izan ondoren gustoko izan ditudanak Mikel Laboa, La polla records, Hertzainak, Alaska, Barricada, Victor Jara, Mozart, Kortatu, Mano negra, Reincidentes, EH sukarra, Dvorak, Bruce Springsteen, Gun, Creedence Clearwater Revival, Su ta gar, Iron Maiden, Benito Lertxundi, Midnight oil, Bob Dylan, Xabier Lete, Guns n´ Roses, Imanol, Ismael Serrano, Pier Paul Berzaitz, Dire Straits, Erramun Martikorena, Vangelis, Enya, Mark Knopfler, Leonard Cohen, Rage against the machine, Mercedes Sosa, Eagles, Loreena McKenitt, Celtas cortos, Tom Waits, REM, Led Zeppelin, Marea, Manu Chao eta beste hainbat orain ez naizenak gogoratuko. 

Zerrenda hori ikusten baduzue, danetik dagoela ikusiko duzue, euskal musika lasaia, musika klasikoa, rocka (inglesez, euskaraz), Euskal rock erradikala, espainiar kantautoreren bat, hegoamerikarrak, heavya, musika zeltiarra, hardcorea eta beste hainbat. Musika danetik gustatzen zaidala azaldu dut lehen, daukadan aldarte eta umorearen esku egotean da normalean kanta bat atsegitea edo ez, eta ondorioz, ikusten duzue, umore aldaketa asko izaten ditudala, je, je, je... horrela da ezta?

Nire bizitza musikala noiz hasi zen pentsatzen jarrita, seguraski eguberritako kantaldietara atzeratu beharko ginateke, baina haien oroitzapen handirik ez daukat, gainera nahiko antisoziala nintzelakoan nago, eskolan genbiltzanean ateratzen ginen kantuan, baina azkar utzi nion horretara joateaz, eta gainera, etxera kantatzera eskolako taldea etortzen zenean, ni ezkutuan egoten nintzen, lotsatuta, hori da hori paspana nintzena!

Baina umetako kontuak ahaztu eta gaztetakoetan murgilduz, esango nuke nire kabuz, kriterio pixka batekin entzun nuen lehenengotako zinta (izebek etxean utzita zeukaten irrati-kasette zahar bat erabiltzen nuen, eta hantxe izan zen musika entzuten nuen lehen aldia), Mikel Laboaren zinta bat izan zen, grabatutako BASF markako zinta bat, gogoan dut oraindik. Kajan ze kanta zeuden jartzen zuen, Lau-bost diska zen, eta izugarri polita iruditu zitzaidan. Hura jarri eta jarri. Berriz eta berriz, gustora entzuten nuen. 

Garai hartan, baita ere, lehengusuekin elkartzen ginen astebukaera guztietan, eta orduantxe radiokasetta hartu eta gure kontu, txiste eta elkarrizketak grabatzen genituen. Zenbat zinta izurratu ote genituen horrela, zinta originalak zirenak, guri gustatzen ez zitzaigunak hartu eta zulo batzuk izaten zituzten eskina batean. Zulo horiek zeloarekin estaliz gero, zinta horren gainean grabatu zitezkeen gure kontuak, horrela zintan zegoen musikaren gainetik jarriz. Gogoratzen naiz zinta batzuen izenburuekin, I jodele so gern (musika tiroldarra zen), Los chalchaleros eta beste hainbat, ez dakit zinta haien jabea gertatutakoaz ohartu zen, baina guretzat zinta horiek gure probatzeko aparatu ezin hobeak zirenez, gure jabetzakoak bailiran hartuta genituen.

Mikel Laboaren Lau-bost zinta hura, esan bezala izan zen lehenetakoa, oso musika ona, euskalduna, deskubrimentu ederra, baita Victor Jararen "El derecho de vivir en paz" zinta ere, oso kanta politak zeuden hemen ere, "Ni chicha ni limoná", "Las casitas del barrio alto", "El derecho de vivir en paz" . Niretzat musika "reibindikatiboa" ere bazegoela ikustarazi zidan zinta izan zen, eta asko gustatu zitzaidana, ziurrenik nire fase rebeldean egongo bainintzen. 

Hortik aurrera hasi nintzen lagunekin kalera irtetzen eta juergetan, Barricada izango zen oso fuerte eragin zidan ondorengo taldea, adin hauetan lagunen artean konpartitzen genituen zintak, grabatu eta Ordiziako tabernetan entzun musika piloa. Baina honen inguruan ondorengo batean idatziko dizuet.

Orain bi musika pieza jarri behar ditut. Bat Victor Jararena izango da, garai haiek gogoratzeko. "El derecho de vivir en paz" da kanta, oso kanta polita iruditzen zait, letra sakonekoa. Egon lasai, Jarari buruzko monografiko bat ere idatzi behar baitut.

El derecho de vivir en paz (Victor Jara)

El derecho de vivir 
poeta Ho Chi Minh, 
que golpea de Vietnam 
a toda la humanidad. 
Ningun cañon borrara 
el surco de tu arrozal. 
El derecho de vivir en paz. 

Indochina es el lugar 
mas alla del ancho mar, 
donde revientan la flor 
con genocidio y napalm; 
la luna es una explosion 
que funde todo el clamor. 
El derecho de vivir en paz. 

Tio Ho, nuestra cancion 
es fuego de puro amor, 
es palomo palomar 
olivo de olivar 
es el canto universal 
cadena que hara triunfar, 
el derecho de vivir en paz.


Eta bestea Neil Youngena. Gaur bazkaltzen nengoela, telebistan berari buruzko albiste bat eman dute, bere bizitzaren inguruko pelikula bat estreinatu dutela, eta abeslari bikain honen kanta onenetakoa ("Heart of gold") jartzen dizuet. Honek, bai kantariak, baita kantak ere, merezi du beste kapitulu bat aparte, lana pilatzen ari zait, baina gustora idatziko dizuet.

Jarri lasai, relajatu eta entzun kanta izugarri eder hau. Disfrutau!

(Oharra: beheko kanta eta diskari informazio osagarria jakin nahi duenarentzat, wikipediarako estekak jarri dizkiot).

"Heart of gold" (Harvest diskoan dagoen bertsioa)

"Heart of gold" (Zuzeneko bertsioa)



Oaintxe entzuten egon naiz kanta hau, eta hotzikararekin egon naiz. Bi bertsioak bikainak dira, niri diskokoa brillantea, zoragarria iruditzen zait eta zuzenekoa ere, oso-oso polita.

No comments:

Post a Comment