Saturday, January 19, 2013

Pozik

Larunbata da gaur. Asteko egunik onena: lanik egin beharrik ez, berandu jaiki eta Nafarroako mendietara irteeratxoa egiteko egun aproposena. Ziklogenesisa zetorrela, baina, eguraldiari begiratu gabe, gaurkoan mendian bakarrik ibili nahi dut, nire bakardadean, nire pentsamenduekin eta paraje zoragarriez gozatzeko parada aparta ea daukadan.

Goizean 9ak aldera jaiki (uste baino beranduago, ohean gustora egoten zen), gosaldu, eta autoa hartu, eta hainbeste alditan hartutako norantzari ekin diot, Lizarrustiko pagadi artetik doan bide ederretik, Sakanara, ondoren Iruñara, handik Irunberri-Lumbier eta azkenik Urraulgoiti bailarako errepideari ekin diot. Bidean euria gogotik egin du. Irurozki herrira iritsi eta pereza abiatzeko, euria ari baitu eta eguraldia oso lainotuta dago. Epeltasunean geratzeko indarrei aurka egin eta botak jantzi ondoren abiatu naiz, bezperan gutxi gorabehera ordenagailuan ikusitako bideari ekinez.

Eguraldi pattala, euria eta haizea, hala ere, paraje hauek niregan eragiten duten sentsazioa ez da erraza esplikatzen. Izugarri polita da bailara hau, ez da oso berdea Baztan moduan, eztauka erreka politik Pirineotakoek bezala, eta ezta forma ederreko mendirik ere, Aralar edo Aizkorri aldean dauden modukoak. Gehiago esango nuke, baten bati agian ez zaio gustatuko, lursail zabalak eta ezpela nagusi den lur lokaztuak, pinudi mardulez jositako ingurua eta mendixkak ia-ia bata bestearen gainean dauden eremu kaotiko samarrak...mendi asko daude, oso inguru menditsua da, nahiz eta bertako mendi garaienak 1500 metro ez dituen, bailara altu dago eta hortik gora dauden mendixkek eta menditzarrek, oso forma bereziak dituzte, eta mendi hauen artean ibiltzeak (belardi, pista eta zuhaitz artetik) gozada bat da, oso bide bakartiak dira, oso ederrak, oso lasaiak...

Zenbat momentu paketsu eta eder igaro ditudan Urraulgoiti bailara honetako bide eta bidexka ezkutu eta bakarti hauetan! Zenbat momentutan ibili naizen despistatuta, jakin gabe non nenbilen, eta gero, bidea bilatzean ze lasaitua eta ze euforia sentsazio ederra! Zenbat alditan ibili naizen sasi artean, ezpel artean, pinu artean, biraoka, arramastaraz beteta, ezin aurrera eginik, ia etsiturik, baina burugogorra ere banaiz, eta ahal den guztietan aurrera egiten dudala badakit, oso itxura kaxkarra egon behar da nik atzera egiteko!

Gaurkoan, Irurozkitik gora igo eta Zaraitzutarren bidea deitzen zen pistatik nindoala, lainopean zeuden Urraulgoitiko mendi gailurrenen ikuspegi elurtua ikustea zoragarria izan da, ze lasaitasuna somatzen zen. Pista utzi eta bailaran behera egin dut, baserri batera, eta bere ondoan zegoen erreka batera iritsi naiz (gero esan didate Mugeta erreka zela) eta ezin nuenez gurutzatu, kriston handia baitzetorren, buelta hartu behar eta berriz gora, herri abandonatu bat ere aurkitu dut (baina norbait bizi da, hori ziur auto bat hantxe zegoen eta etxe pare bat berrituta zeudela ohartu naiz), elurrez inguratuta zegoen, eta bertaratu naizenean ikustea zer zegoen han, mastin handi bat agertu zait eta korrika alde egin behar izan dut. 

Zarikietako basora iritsi naiz, eta buelta erdi hartu eta behera egin dut, eta GPSa lagun nuela, baserrira jaitsi nahi nuen, oraingoan goizean iritsi naizen beste aldetik, eta hantxe komeriak, bidea ezin bilatu, pinu artean sartu naiz, bailara oso estu eta basatia somatzen zen goitik, egia esan pentsatu dut aukeraketa txarra egin dudala, lokatz artean ibili naiz, erreka bat gurutzatu behar izan dut hankak erabat bustiz, ezpel, sasi eta elorriek oztopatzen zidaten izugarri jaitsiera, baina azkenik bilatu dut baserria. Pentsatzen aritu naiz, a ze suerte izan dudan, ez nekien biderik zegoen edo ez, eta bilatu egin dut, nire baitan pentsatu dut abenturazaleei zorteak laguntzen diela, arriskatzen duenari, naturak babesa ematen diola.

Goizean euri piloa egin du, baina eguerditik aurrera batere ez. Baserritik Lareki herri abandonatura iritsi naiz (badute herri abandonatu hauek tristura  beraien barruan, horixe somatzen dut nik horrelako lekuetan, sekulako isiltasuna egoten da, baina ez da isiltasuna, esango nuke herria triste dagoela; baina erakarri ere egiten naute, badute zerbait sekretua gordetzen egongo zirenaren itxura, zenbat kontu entzungo zituzten orain erdi erorita dauden horma horiek, umeen zenbat jolas ikusiko zituzten, aspaldiko kontuak nolanahi ere) eta handik, jadanik nekatuta autora. Bidean ez dut inortxo ere ikusi, 6 ordutan inongo pertsonen zantzurik ere ez. Oso oso pozik nago. Gozatu egin dut.

Eta gozatu dut baita ere musika entzunez. Bakarrik noanean musika aparatu txiki bat eramaten dut eta kaskoak jarri eta hor ibiltzen naiz. Orain jarriko dudan kanta, gaurko nire mendietako ibilian lagundu nauen kanta zoragarri hauxe izango da, "Vine del norte", Ismael Serranorena. Ze polita den. Nik gaur igarotako egun zoragarriaren zatitxo bat kanta hau entzutean zuengana bidaltzen dizuet.

"Vine del norte", Ismael Serrano

Vine del norte buscando una canción y una cruz, 
y allí se cruzó un cometa, y en su estela estabas tú. 
En Madrid seguiría lloviendo, triste como lo dejé, 
y en Santiago con tus luces y su noviembre me quemé. 

Y fue después de un concierto, una noche en tu universidad, 
allí te encontré de nuevo, "Hoy te invito a carretear". 
"Acepto gustoso tu oferta, sólo con una condición: 
que no se acabe esta noche y que no me enamore yo". 

Andando por La Alameda, tú me empezaste a contar 
causas, azares y luchas, en estos días y al pasar 
por delante de La Moneda, tú tarareaste a Jara. 
Me miraste, "Así tan duro, tienes un aire a guevara". 

Y entramos en un bareto, y allí alguien cantaba a Fito. 
"A este paso me enamoro, sólo me falta otro pisco". 
"Déjate de historias, súbete ahí, y cántame una de Silvio". 
"Sólo si me das un beso", y todos cantaron conmigo. 

Salimos del bar borrachos, agarrados de la mano, 
y en la calle como siempre jodiendo andaban los pacos. 
Tú les gritaste "¡Asesinos!", y los dos echamos a correr. 
Tú reías, y en tu risa yo me veía caer. 

Pero, "¿Dónde has estado este tiempo? Se hace tarde, vete a casa", 
y en tu abrazo a lo lejos, creí oír a los Parra, 
cantando para nosotros. Será mejor que me vaya. 
Ahí quedé, solo, gritando, sin ti, "Te recuerdo, Amanda". 

"Te recuerdo, Amanda". 

Al tiempo llegué a mi norte, con una canción y una cruz, 
con la estela de un cometa, con tu mentira y con tu luz. 
En Madrid seguía lloviendo, tal como lo dejé, 
y en Santiago tantas cosas, hoy me muero por volver. 

Hoy me muero por volver. 


No comments:

Post a Comment