Egun batzuk goibelak eta tristeak dira. Gaur da horietako bat. Eguraldiak ere ez du laguntzen, eta nire barnea ere horren islada da.
Inguruak ere eragiten du, gaurkoan nire inguruan ibili diren gazteek ez dute asko lagundu. Bizitza lasai eta erosoa duten arren, ezin gustora bizi, liskarra eta eztabaida behar eta gezurra ugari ahoan erabiltzeko ohitura txarra. Ayyyyyyy, zenbat duten ikasteko! Bidaliko nituzke gustora batzuk, makina batean sartu eta Afrika aldera, ikusteko hango ume eta gazteak ze pozik bizi diren, hemengoek baina tontakeria askoz gutxiagorekin, umiltasun handiagoz eta irrifarrea aurpegian dutelarik.
Eskerrak eman nahi dizkiet gaur ni alaitzen saiatu diren (eta lortu duten) bi lagunei, bazkaltzeko ordu ederra pasatu dut zuekin. Zuek bezalako gutxi daude.
Gaurkoan kanta hauxe jarri behar dut, Ainhoa Artetaren bertsioan. Kanta hau Benito Lertxundik ere abesten du, baita Txomin Artola eta Amaia Zubiriak ere. Denak dira politak. Hementxe dituzu hirurak.
Badute Iparraldeko abestiek, kutsu sentikor nabaria, niri barneraino iristen zaidana, horrelako kantek Iparraldeko paisaia zoragarri bezain bakartiak gogora ekartzen dizkit, eta malenkoniatsu jarraitzen dut...
Goizian argi hastian (Herrikoia)
Goizian argi hastian,
ene leiho-hegian
txori bat pausatzen da eta
goratik hasten kantan.
Txori eijera, hain alegera,
entzuten haidanian,
ene bihotzeko tristura
laister duak aidian.
Ene txoririk maitena,
zertaz jin hiz ni gana
Iratzarrazi nialarik
ametsik eijerrena.
Jinik hain goizik, uste hiena
baniala hanitx pena?
Ez, ez, habil kontsolatzera
malerusago dena.
No comments:
Post a Comment