Hemen hastera noa berriro, beti berandutzen zait zerbait idazten jartzen naizenean, egun luzearen ondoren, eta egia esan inspirazio handirik gabe nabil azken aldian, nekatuta, aspertuta, gogaituta, ez naiz indar handiegiekin aurkitzen, 40 urteen krisia ote da?
Lanean ere horrelaxe sentitzen naiz, goizean jaiki, gosaldu, autoa hartu, joan ilunpean, automata bat bezala, klaseak eman, gora eta behera ibili, kafe bat edo beste hartu, harrapaladan bokaillo triste bat jan, hizketako denbora handirik gabe ibiltzen gara, klaseak amaitu ondoren lanak jarraitzen du, zuzenketak, klase prestaketak, bilerak, gurasoak, korreoa, autoa hartu ilunpean, berriro automata bat bezala gidatu, etxera iritsi, sutondoan eseri, lasai egon nahi dut, pakean, beti ez da erraza izaten, musika entzun, eskerrak musika daukadan, horretxek lasaitzen nau.
Bai, azken bi asteak gogorrak izan dira, nire inguruan albiste oso onak ez baitira ibili, eta ez nabil oso umore oneko. Ratxa txarrak pasatzen omen dira, eta hori espero beharko dugu.
Eguraldia ere azken bizpahiru astetan ez du lagundu, hotza, hezetasuna ugari, euria, elurra, kazkabikoa, iluna nagusi, hodeitza izugarriak, neguaren gordintasunean gaude, eta horrek ere nire umorean eragin duela garbi daukat. Mendira joateak lasaitzen eta relajatzen nau, eta aste osoan ezer ez egiteak ez dit laguntzen, korrika edo zeozer egiten hasten ez banaiz, ustelduko naiz. Kirola egiteak pereza ematen dit, bueno, ez pereza bakarrik, krixton pereza, eta ezin animatu kanpora ateatzea korrika pixkat eittea, eta geroz eta gehigo kostau. Egie da, hasiz gero, gustoa hartzen dala, geroz eta hobeto sentitu, gorputza nekatuago baina relajatuago ere bai...
Beno, sin mas, espresio hauxe erabiltzen dute gure gazteek gero eta gehiago, eta hasieran gorroto pixkat banion ere, orain geroz eta gehiago gustatzen zait, orain behintzat hori erantzuten dut norbaitek galdetzen badit beti galderetan erabiltzen den galdera hiper formulatu hori (Zemuz?) nire erantzuna SIN MAS izango da.
Musika jarriko dizuet, youtubeko beste bideo bat. Orain dela urte pare bat edo, Pirineotatik gentozela furgonetan, igande gau batean, erdi lotan, irratian, kasualitatez entzundako kanta bikain bat. Oso kanta ezaguna egin zitzaigun (beste birekin nentorren, hauek ere musikazaleak), Anje Duhalderen kanta bat zen, "Hemengo" izenekoa, eta letra oso polita duena:
Ez dut nik sekulan neure sorlekua hautatu
Halabeharrez da ni nonbait naiz sortu
Uzta eta haritza nasai dauden herri batean
Zorteak nau kokatu
Halabeharrez da ni nonbait naiz sortu
Uzta eta haritza nasai dauden herri batean
Zorteak nau kokatu
Kontua da, nik Anje Duhalderena zela uste genuen kanta hori entzuten ari ginela, inglesez, eta jakinminez egon nintzen entzuten, ea esatariak zer esaten zuen ondoren, irratia ez zen ondo entzuten, baina Jackson Brownena zela kanta behintzat entzun genuen. Etxera etorri eta kanta zein izan ote zitekeen deskubritzen ibili nintzen, ezin bilaturik, baina, taka! Halako batean topatu nuen, "The load out" da berezko kanta, eta youtuben dagoen bideo eder bat jarriko dut hemen behean. Kanta hori eta "Stay" izeneko beste bat daude jarraian, oso oso kanta politak biak ere, merezi du bukaerararte entzutea, lehen kanta oso polita eta lasaia da, bigarrena alaixeagoa, eta emakumearen ahotsa, izugarria.
Sin mas, hemen bideoa:
No comments:
Post a Comment